Cauca (ibaia)
Cauca ibaia (gaztelaniaz: Río Cauca) Kolonbiako bigarren ibairik handiena da. Kolonbiako mendigunean du iturburua, Laguna del Buey-tik hurbil (Cauca departamendua) eta Magdalena ibaira isurtzen da, Pinillosetik hurbil (Bolívar departamendua). Herrialdea hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatzen du, Erdialdeko eta Mendebaldeko mendilerroen artetik. Cauca, Valle del Cauca, Quindío, Risaralda, Caldas, Antioquia, Córdoba, Sucre eta Bolívar departamenduetako 180 udalerri baino gehiagotatik igarotzen da. 1.350 kilometro luze da (hauetatik 620 nabigagarriak) eta 63.300 kilometro koadroko eremua dauka arroak. Erdialdeko ibilgua (Valle del Cauca departamendua) Kolonbiako eskualde emankorrenetako bat da[1].
Cauca Cauca (es) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 965 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 2°24′01″N 76°29′24″W / 2.4003°N 76.49°W |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 80.000 km² |
Ur-emaria | 1.350 m³/s |
Lakuak | Salvajina Dam (en) |
Bokalea () | Magdalena ibaia |