Carlos Roqué Alsina (Buenos Aires, 1941eko otsailaren 19a) argentinar piano-jotzaile eta musikagilea da. Buenos Airesen egin zituen pianoko eta orkestra-zuzendaritzako ikasketak. Alsinak oso gaztetatik jotzen zuen pianoa. 1959tik 1964ra, Buenos Airesko Agrupación Nueva Música taldearen kontzertuetan parte hartu zuen. 1964tik aurrera, Berlinen bizi izan zen, eta, han, Luciano Beriorekin lan egin zuen. 1966an, Bruno Madernaren laguntzaile izan zen Berlingo Operan. 1966tik 1968ra, Sormenezko Arteen Zentroko kide izan zen Buffalon (AEB), eta hango unibertsitateko irakasle gonbidatua. 1969tik aurrera, New Phonic Art taldeko kide izan zen. Talde horren ezaugarri nagusietako bat bat-batekotasuna da. Alsinak Guggenheim saria jaso zuen lau bakarlari eta orkestra handi batentzat osatutako Überwindung (1970) lanagatik eta ganbera orkestrarako Schichten (1971) obragatik. 1973an, Parisen hartu zuen bizilekua. Alsinaren lan nagusien artean, aipagarriak dira: Drei Stücke, harizko tresnez osatutako orkestrarako lana (1964); Funktionen (1965); Trio, tronboi, biolontxelo eta perkusio-tresnetarako (1967); Themen (1974); Stücke (1976-1977); eta Sinfonia (1983). Alsina sortzaile independentea izan da, eta ez du sekula bere burua eskola batera lotu nahi izan. Carlos Roqué Alsina, Entretiens - Témoniages - Documents (2011) liburuan jasota dago musikagilearen bizitzari buruzko informazio osoa eta haren obraren katalogo eguneratua.

Carlos Roqué Alsina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Maria Roque Alsina
JaiotzaBuenos Aires1941eko otsailaren 19a
Herrialdea Argentina
 Frantzia
HeriotzaParisko 8. barrutia2023ko abuztuaren 5a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, unibertsitateko irakaslea eta orkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Mugimenduamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

carlosroquealsina.com
Musicbrainz: 9ea0f44f-8a20-428e-8ffa-1b044f2b4302 Discogs: 222088 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu