Brunei-Muara Bruneiko lau barrutietako bat da, hedaduraz, herrialde osoko txikiena, 570 kilometro karraturekin. Malaysiaren zatitxo bat eta Temburong barrutiarekin batera, Bruneiko badia osatzen du. Hiriburua, Bandar Seri Begawan du, herrialde osoko hiriburua ere badena. Lau barrutietatik txikiena izan arren, mukim edo azpibarruti gehien dituena da. Orotara, 17. Biztanleria, 213.800 pertsonakoa da. Hauek dira barruti honetako mukim edo azpibarrutiak:

Brunei-Muara
 Brunei
Administrazioa
Izen ofizialaDaerah Brunei dan Muara
دأيره بروني دان موارا
Brunei-Muara District
Estatu burujabe Brunei
ISO 3166-2BN-BM
HiriburuaBandar Seri Begawan
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak4°54′N 114°54′E / 4.9°N 114.9°E / 4.9; 114.9
Azalera570 km²
MugakideakLabuan, Tutong eta Lawas District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria307.000 (2018)
alt_left 145,900 (%47,5) (%52,5) 161,100 alt_right
Dentsitatea538,6 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+08:00
bruneimuara.gov.bn

Barruti honek, Bruneiko badian, baditu hainbat uharte. Honako hauek dira:

  • Pulau Muara Besar
  • Pulau Salar
  • Pulau Simangga Besar
  • Pulau Bedukang
  • Pulau Kaingaran
  • Pulau Chermin
  • Pulau Pepatan
  • Pulau Baru-Baru
  • Pulau Berbunut
  • Pulau Sibungor
  • Pulau Ranggu
  • Pulau Berambang

Hauetaz gain, gizakiek eraikiriko uharte bat ere dago barruti hontan, Tanjong Pelumpong izenekoa, Serasa mukim edo azpibarrutiaren kostaldean.

Kanpo estekak

aldatu