Brit Sariak
Brit Sariak (BRIT Awards, ingelesez The Brits izenez laburtuak) British Phonographic Industry erakundeak Erresuma Batuko musikako artista ezagun onenak ohoratzeko urtero ematen dituen musika-sariak dira- Estatu Batuetako Grammy Sarien sarien baliokide britainiarra dira, kategoria mordo batean banatuak.
Brit (edo Brits) izena, hasiera batean British, Britain edo Britannia izenen forma laburtua zen, geroago akronimo gisa berreraiki zen British Record Industry Trusts Show (BRITS) terminoa zeremoniaren erakunde izena delarik.[1]
Historia
aldatuLehen aldiz[1] 1977an eman ziren sariak, The BRITish Record Industry BRITannia Awards, 1977ko urrian izan zen, Elisabet II.aren Zilarrezko Jubileoaren antolakuntzaren barruan. Eten baten ondoren, bigarren edizioa, British Phonographic Industry (BPI) erakundeak antolatua, 1982an egin zen eta Brits direlakoak urteroko gertaera bihurtu ziren harrezkero.
2000. urtetik musika klasikoa saritzeko antzeko zeremonia egiten da, Classic BRIT Awards izenekoa.
2011tik, Brit sariak Londresko O2 Arenan ospatzen dira.
2021etik, sarietan genero bereizketa ez da egiten.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b « The Brit Awards: a potted history », The Telegraph, 22 février 2016.
- ↑ Les Brit Awards abandonnent la distinction homme-femme pour leurs récompenses. 2021-11-24.