Blues eskala terminoa blues, rock and roll, fusion eta jazz generoetan erabilitako eskala musikalei deritze. Bereziki eskala pentatoniko minorrari erreferentzia egiteko erabiltzen ohi da, laudun gehitu edo bostun gutxitua erantsia ("blue note").

Blues eskala, Blueseko pentatoniko minorra edo Blueseko eskala hexatonikoa

aldatu

Askorentzat blues eskalaren aipagarri nagusia, beste egilek blueseko pentatoniko minorra edo blueseko eskala hexatoniko deitzea nahiago dute [1][2][3]. Estilo honetan erabiliena ziur aski, afro-amerikar kantuetan eta intonatutako ahots-doinuetan jatorria duena, akorde maiorrezko akonpainamenduaz lagunduta[4]. Hortik "blue notes" ezaugarria (blue notak). Nota hauek, hirudun minorra, laudun gehitua edo bostun gutxitua eta zazpidun minorrak, harmoniarekiko bestelakoak dira, eta eskala honetan aurkitzen dira.

 
Blues Pentatoniko Minorra edo Eskala Hexatonikoa, herri mailan Blues Eskala bezala ezaguna denari erreferentzia egiten dioten terminoak ("Blues scale")

Hona hemen eskalaren egitura:

Blues eskala heptatonikoa

aldatu

Beste egilek blues eskala heptatonikoa (zazpi notakoa, alegia), hirudun maiorra erantsia duen Pentatoniko Minorrari erreferentzia eginez, I. graduko bereizgarria litzatekeena[5] [6]. Bluesen praktika hau «afrikar eskalen bateratzetik eta mendebaldeko eskala diatonikoetatik» eratorria da[7].

 
Blues eskala heptatonikoa, hau da, pentatoniko minorra gehi hirudun maior eta bostun gutxitua, hots, blues eskala gehi hirudun maiorra.

Steven Smithek komentatuta «blues eskalari blues notak esleitzea akats larria da, "eskalaren" esanahia aldatu ezean»[8].

Blueseko pentatoniko maiorra

aldatu

Bluesen barneko erabilerarako, aurretik baden eskala pentatoniko minorraren aldakuntza edo egokitzapenaren ideian ere oinarrituta, era antzekoan aurki dezakegu pentatoniko maiorrari erantsitako blue note (b3) eskalaren usantza, nota bereizgarria eman dakion.

 
Blues pentatoniko maiorra, hots, pentatoniko maiorra gehi blue note bat, hirudun minorra (b3).

Zenbait egilek Blues Pentatoniko Maiorra deritzote, eta oinarri harmonikoa maiorra izaten jarraitzen duenez gero, jakina, kontrastea txikiagoa izango da. Dena den, sonoritate mota hau country, soul edo gospel generoen barruan oso ohikoa da[9].

Beste blues eskalak

aldatu

Benward eta Sakerrek[10] eskala maiorraren bariazio kromatiko gisa definitzen dute bederatzi notazko blues eskala, hirudun bemol eta zazpigarren gradua adieraziz, zeinetan «eskalaren hirudun arruntarekin eta zazpidunarekin aldizkatuz eskalako graduak bluesean inflexioa sorrarazteko erabiltzen diren. Blueseko nota hauek musika honetan afrikar eskalek daukaten eragina adierazten dute»[11].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Ferguson, Jim. (2000). All Blues Scale for Jazz Guitar. , 6 or. ISBN 0-7866-5213-6..
  2. (Ingelesez) Arnold, Bruce. (2002). The Essentials: Chord Charts, Scales and Lead Patterns for Guitar. , 8 or. ISBN 1-890944-94-7..
  3. (Ingelesez) Harrison, Mark. (2003). Blues Piano: Hal Leonard Keyboard Style Series. 8 or. ISBN 0-634-06169-0..
  4. (Ingelesez) Robinson, J. Bradford; Kernfeld, Barry. (2002). Londres(e)n idatzia The New Grove Dictionary of Jazz. (2. argitaraldia) "Blue Note".
  5. (Ingelesez) Smallwood, Richard. (1980ko urtarrila). «Gospel and Blues Improvisation» Music Educators Journal. 66, 5.zk, 102 or..
  6. (Ingelesez) Baker, David. (1988). Jazz Improvisation. Alfred Music ISBN 0-88284-370-2..
  7. (Ingelesez) Oliver, Paul. (1991eko urtarrila). «That Certain Feeling: Blues and Jazz...in 1890?» Popular Music. 10, 1.zk, The 1890s, 13 or..
  8. (Ingelesez) Smith, Steven G.. (1992ko urtarrila). «Blues and Our Mind-Body Problem» Popular Music. 11, 1.zk, 41-52 or..
  9. (Ingelesez) Roberts, John Storm. (1972). Black Music of Two Worlds. Praeger Publishers Inc. ISBN 978-0961445805..
  10. (Ingelesez) Benward, Bruce; Saker, Marilyn Nadine. (2003). Music: In Theory and Practice. 1 (7. argitaraldia), 39 or. ISBN 978-0-07-294262..
  11. (Ingelesez) Schuller, Gunther. (1968). Early Jazz: Its Roots and Musical Development. New York: Oxford University Press, 46-52 or..

Kanpo estekak

aldatu