Bilboko Aste Nagusia

Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Jaien hasiera Andra Mari egunak markatzen du, (abuztuaren 15a), horren hurrengo larunbatean hasten baitira urtero.

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Jaien hasiera markatzen du Andra Mari egunak, (abuztuaren 15a), horren hurrengo larunbatean hasten baitira urtero. 1978an sortu ziren Mari Jaia, konpartsak eta Aste Nagusi parte hartzailea.[1]

Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Aste Nagusian protagonista nagusia den Marijaia, jaien txupinazoaren unean, pregoilari eta txupinerarekin batera.
TokiaBilbo
AntolatzaileaBilboko Udala eta Bilboko konpartsak
MotaKulturala
Hasiera+/- abuztuaren 15
Amaiera+/- abuztuaren 24
Data
Webguneawww.bilbokokonpartsak.com

Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.

1978ko Jai-Batzordea Bilboko udaletxean.

Mari Jaia da jaien sinbolo nagusia, Mari Puri Herrero margolariak 1978an Jaien Batzordearen eskariz asmatutako pertsonaia.

Urtero, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria izendatzen dute, hirian ezaguna den edo hiriarekin lotura handia duen pertsona izaten da. Bilboko Aste Nagusiko Txupineroa, aldiz, beti konpartsa bateko kidea da eta orain arte emakumezkoa izan da beti. Bilbon txupinaren jaurtiketa esaten zaio, Iruñean txupinazoa den bitartean.

Aste Nagusia, Bizkaiko urte osoko BPGaren %7 da.[2]

Historia

aldatu

1977an Zorion Egileor aktore eta kazetariak irratian kalejira bat antolatzeko proposamena bota zuen eta, espero gabe, 5.000 pertsona elkartzea lortu zuen.[3]

Urte berean, Bilboko Udalak El Corte Inglés-en babesletzarekin ideia lehiaketa bat antolatu zuen jaiak modu herrikoiago batean ospatzeko. 37 proposamen jaso ziren. Luis Cardas (Tximbo Zaharrak) enpresariaren eta Txomin Barullo konpartsaren proposamenak heldu ziren finalera. Lehenak, jaiak auzo guztietara eraman nahi zituen; eta bigarrenak, Zazpikaleetan kokatu nahi zituen festak. Bigarrena nagusitu zen.[2]

1978an abiatu zen lehenengo ekitaldia, Txomin Barullo konpartsak irabazitako ideien lehiaketan proposatutakoan oinarrituta. Lehen Aste Nagusia egiteko Bilboko Udalak 8 milioi pezetako aurrekontua onartu zuen hilabete faltan. Hiru helburu nagusi jarri zituzten; bat, Jende guztiak parte hartzeko eredu bat bermatzea; bi, gauza guztiak dohainik izatea, aurreko ereduan ordainduak zirelako; eta hiru, gune zentral bat, erreferente bat sortzea. Urteekin kutsu erlijiosoa eduki ordez, festek eusten diote euren izaera herrikoi eta aldarrikatzaileari, izaera kultural, sozial eta politikoari atxikita.[2]

1980ean orduko alkatea zen Jon Castañaresek, jaiak udaletik monopolizatzen saiatu zen, eta azkenean, hainbat tira-biraren ostean, jaiak bertan behera gelditu eta ez ziren ospatu.[2]

1983an uholdeak izan ziren Aste Nagusia zenean. Jaien antolatzaile askok ekintza solidarioak antolatzen aritu ziren ezbeharrari erantzuteko.[4] 2023. urtean, 40. urteurrenean, konpartsek Elkarlan Uholdea kanpaina abiatu zuten garaiko elkartasuna gogoratzeko.

1997an kohesio elementu baten bila ari zirela, "Badator Mari Jaia" abesti ofiziala sortu zuten, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena.

Konpartsak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko konpartsak»
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bilboko Aste Nagusiaren gaineko zortzi datu.

Antzinako Bilboko inauterietan koplak abesten aritzen ziren kuadrilak konpartsa izena hartzen zuten, hortik berreskuratu zituzten konpartsak Bilboko Aste Nagusirako.[2] Konpartsa batzuk mugimendu sozialetatik sortu ziren (feminismoa, antimilitarismoa, ekologismoa…) beste batzuk alderdi politikoetatik, beste batzuk auzoetatik, gehienak; eta beste batzuk lagun taldeetatik.

Gaur egun 30 konpartsa inguru daude, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoen artean Txomin Barullo, Arrainak, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Komantxe, Piztiak eta Trikimailu dira.

2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen.

Pregoilariak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Aste Nagusiko pregoilari»

Hauek izan dira pregoilariak Aste Nagusia herrikoia izan denetik:[5]

Txupinerak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bilboko Aste Nagusiko txupinera»

Festetako txupineroa beti emakumezkoa eta konpartsaren bateko kidea izaten da, hortik "txupinera" hitza erabiltzearena. Hurrenez hurren, hauek izan dira orain artekoak:

* Dagoeneko desagertutako konpartsak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Arteaga, Maialen. «Matxinada txikietatik loratutakoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-25).
  2. a b c d e «Aste Nagusiaren sorrera eta historia» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  3. «Zorion Egileor eta Saioa Dominguez, Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).
  4. Bilboko konpartsak - Elkarlan Uholdea. .
  5. (Gaztelaniaz) «Aste Nagusia Bilbao» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
  6. Astiz, Iñigo. (2016-08-20). ««Aste Nagusiak oso erro sakonak ditu jendearengan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  7. «2016 Aste Nagusiko Pregoia (Patxo Telleria) • ZUZEU» ZUZEU 2016-08-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  8. EiTB. (2016-08-29). Aste Nagusia 2016: Pregón de Patxo Telleria. (Noiz kontsultatua: 2019-05-05).
  9. «Itziar Ituño izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria, eta Nagore Ugarte txupinera» Berria 2024-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Kaskagorri abestia. Akerbeltz "28 konpartsa, bakoitzak du bere xarma..."
  • Kaskagorri abestia entzun. Akerbeltz, Youtube