Beverungen
Beverungen Alemaniako herri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan kokatua dagoena, estatu honetako ekialdeko muturrean, Hesse estatuko mugatik gertu.
Beverungen | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||
Eskualdea | Detmold | ||||||||||
Rural district of North Rhine-Westphalia | Höxter barrutia | ||||||||||
Posta kodea | 37688 | ||||||||||
Udalerri kodea | 05762008 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°39′46″N 9°22′21″E / 51.6628°N 9.3725°E | ||||||||||
Azalera | 98,09 km² | ||||||||||
Altuera | 100 m | ||||||||||
Mugakideak | Höxter, Brakel eta Borgentreich | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 13.277 (2023ko abenduaren 31) 39 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 135 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 05273 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Matrikula | HX | ||||||||||
beverungen.de |
Geografia
aldatuKokapena
aldatuBeverungen, Weserberglanden kokaturik dago, Solling herria dagoen Weser ibaiaren kontrako aldean Höxter herritik 10 kilometro inguru hegoaldera. Ibaitik gertuen dagoen ekialdeko udalerri zatian, herriak Weser haranaren zati bat du, eta mendebaldean Oberwälder Land izeneko area naturala. Beverungenen, Bever ibaiak bere urak Weser ibaian isurtzen ditu.
Inguruko herriak
aldatuBeverungen herria, Saxonia Beherea, Ipar Renania-Westfalia eta Hesse estatuek bat egiten duten tokia da. Mendebaldean Borgentreich eta Brakel herriekin muga egiten du. Iparraldean, Höxter herriarekin (Höxter barrutian), ekialdean, Boffzen udalerri kolektiboarekin. Lauenförde merkatal herria, Boffzen eta Fürstenberg, kolektibo honen zati dira, (guztiak Holzminden barrutian) Ekialdean, Solling udalerri librearekin ere muga egiten du, Northeim barrutian. Azkenik, hegoaldean, Bad Karlshafen eta Trendelburg herriak ditu, biak Kassel barrutian.
Hidrologia
aldatuWeser ibaiaren ibilbidearen hasieran dago herria. Bertan, Bever ibaiak Weserrera isurtzen ditu bere urak.
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.