Marcelino Bergara
Bergara I.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Marcelino Bergara Larralde | |||
Jaiotza data: | 1943ko maiatzaren 16a | |||
Jaioterria: | Etxalar, Nafarroa Garaia (Euskal Herria) | |||
Heriotza data: | 2010eko urriaren 10a (67 urte) | |||
Heriotza herria: | Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Debutatze pilotalekua: | 1962ko azaroaren 3a | |||
Erretiratze data: | 1981 |
Marcelino Bergara Larralde, pilota arloan Bergara I.a deituraz ezaguna (1943ko maiatzaren 16a, Etxalar, Nafarroa Garaia - 2010eko urriaren 10a,[1] Donostia, Gipuzkoa) esku huskako pilotaria izan zen, aurrelaria. Etxalarko mutikoa (gaztelaniaz: el Mozo de Etxalar) ezizena ere jaso zuen. Salvador Bergara Larralde edo Bergara II.a pilotariaren anaia zen.
1962an Espainiako esku huskako buruz buruko txapelketa eta munduko binakako txapelketa irabazi zituen. Hasiera arrakastatsu haren ondoren, beste hainbat lorpen ere izan zituen: 1965ean, bigarren mailako lehenbiziko txapeldun nafarra bilakatu zen; Buruz Buruko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehenbiziko pilotari nafarra ere izan zen, txapelketa hori bederatzi aldiz jokatu zuen, bai eta behin finalerdietara heltzea lortu ere.
Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldun-ordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1963 | Elgea | Bergara I.a | 22-14 | Astelena |
1965 | Bergara I.a | Andueza III.a | 22-17 | Beotibar |