Bazuka infanteriako eskuko arma da. 150 cm da luze eta ia 7,5 cm-ko diametroa du; bi aldeetatik irekita dagoen metalezko tutua da. Bi lagunen artean erabiltzen da, batek arma sorbaldan eusten du norabidea markatzen duen bitartean, eta besteak atzetik kargatzen du. Estatu Batuetan sortu zen Bigarren Mundu Gerran.

Bazuka
suziriz higiarazitako granada
Fabrikazioa
DiseinatzaileaEdward Uhl (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Zerbitzuaren hasiera1942
Sorrera1942
KudeatzaileaAustria
GatazkaBigarren Mundu Gerra eta Koreako Gerra
Ezaugarriak
Dimentsioak60 (diametro) × 1.370 (luzera) mm
Masa6,8 kg

Gaur egun asko aldatu dira bazukak, jaurtigaien gida-sistemak garatu direnez gero, batez ere, eta Bigarren Mundu Gerran erabili izan zirenak 1.000 metro baino gehiagora heltzen ez baziren ere, gaur egun askoz urrunago heltzen dira eta ez dira hain astunak. Hasieran tankeen kontrako koheteak jaurtitzeko erabili izan ziren, baina gaur egun, edozein eratako jaurtigaiak jaurtitzeko erabiltzen dira: lurretik lurrera, ibilgailuen kontra, lurretik airera edota hegazkin eta helikopteroen kontra.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.