Bandasko greba
Bandasko grebak 1966ko azaroaren 30etik hurrengo urteko maiatzaren 20ra arte iraun zuen, frankismo garaiko luzeena izanik.[1][2]
Bandasko greba | |
---|---|
Mota | greba |
Honen parte da | Antifrankismo |
Denbora-tarte | 1966ko azaroaren 30a - 1967ko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Frankoren diktadura |
Orduko "Laminaciones de Bandas en Frío Echévarri" enpresak 960 langile zituen eta produktibitate-sariak gutxitu eta lan-erritmoa handitu zizkietenean greba aldarrikatu zuten. 800 langile baino gehiagok itxialdi eta manifestaldietan parte egin zuten. Enpresak, berriz, greba-hausleak ekarri, mediku-estaldura kendu (mediko boluntariok ordezkatua) eta enpresarenak zen langileen bere etxeetatik kaleratzeko mehatxua egin zien. Elkartasuna Euskal Herri osotik zabaldu zen, baita Espainiara ere,[3] eta Eliza Katolikoa[4][5] eta unibertsitateko ikasleek protestan parte hartu zuten. Langile Komisioek greba babestu zuten, zenbait etakideen laguntza ere izanik.[6]
1967ko apirilaren 4an izugarrizko manifestaldia egin zuten Bilbon, beste enpresen elkartasuna zuena. Francok, egoera esku artetik ihes egiten ari ziolakoan, salbuespen egoera dekretatu zuen.[7] Grebalariak atxilotu eta erbesteratu ondoren, maiatzaren 20an langile-batzordeak greba bertan behera utzi zuten. Langileek enpresari berriro hartzeko eskaera egin behar izan zioten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/etxebarriko-laminacion-de-bandas-lantegiko-900-langileek-163-eguneko-greba-gogorra-hasi-zuten-francoren-garaian-egindako-luzeena
- ↑ «La huelga obrera que desafió a Franco durante seis meses» ABC 2012-03-28.
- ↑ Idigoras, Jon. (2000). El hijo de Juanita Gerrikabeitia. Txalaparta, 159 or. ISBN 9788481361490..
- ↑ Itzaina, Xabier. (2007ko martxoa-apirila). «Sinestun metodikoak. Eliz mugimenduak eta gizartea 50eko hamarkadan» Jakin (159): 72..
- ↑ «Apaiz presoen kartzela berezia» Berria 2011-12-22.
- ↑ «Txutxo Abrisketa: «Nire barnean Euskal Herrian biziko naiz beti»» Berria 2008-06-08.
- ↑ «Suspensión de tres artículos del Fueros de los Españoles en Vizcaya» ABC 1967/04/22.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |