Azpeitia
Azpeitia Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. 69,39 km² ditu, eta 15 183 biztanle zituen 2023. urtean. Urola ibaiak zeharkatzen du eta Izarraitz mendilerroaren magalean dago.
Azpeitia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Azpeitia udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Urola Kosta | ||||||||||
Izen ofiziala | Azpeitia | ||||||||||
Alkatea | Nagore Alkorta Elorza | ||||||||||
Posta kodea | 20730 | ||||||||||
INE kodea | 20018 | ||||||||||
Herritarra | azpeitiar | ||||||||||
Ezizena | xapuek | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°10′55″N 2°15′55″W / 43.181944444444°N 2.2652777777778°W | ||||||||||
Azalera | 69,39 km² | ||||||||||
Garaiera | 80 m | ||||||||||
Distantzia | 41 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 15.183 (2023) 29 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2,19 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 4,7 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 11,69 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,91 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 77,28 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 11,25 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,59 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 81,94 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 77.18 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1310 | ||||||||||
Webgunea | http://www.azpeitia.eus | ||||||||||
Hiri senidetuak | Hazparne |
San Ignazio Loiolakoa Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen. Hantxe dago Loiolako Santutegia, XVII. mendean Ignazioren omenez eraikitako barroko estiloko basilika.
Izena
aldatuAzpeitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren behealdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[3]
Azpeitia izenaren bukaerako -a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean, honela deklinatzen da: Azpeitia, Azpeitiarekin, Azpeitian... baina Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira... Era berean, izenak azken -a galtzen du, ondoan beste determinatzaile edo adjektibo bat daramanean: Azpeiti maitea, Azpeiti osoan, Gure Azpeiti hau...[4]
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuMugakideok ditu: iparraldean, Zestoa; ekialdean, Errezil eta Beizama; hegoaldean, Ezkio, Itsaso eta Beasain; hego-mendebaldean, Zumarraga; mendebaldean, Azkoitia; eta ipar-mendebaldean, Deba.
Auzoak
aldatuHerriguneaz gain, Azpeitiak hainbat auzo ditu eta horietako hiruk estatistiketan izaera ofiziala dute:
Horietaz gain, badira beste auzo hauek:
- Aratz-Erreka
- Eizagirre
- Elosiaga
- Izarraitz
- Odria
- Oñatz
- Matxinbenta[5]
- Lasao[5]
- Landeta[5]
Urtegia
aldatuHerrian Ibai-Eder urtegia dago, eskualdeko ur horniduraren bide nagusia dena.
Ekonomia
aldatuAbeltzaintza (esnea eta haragia) eta industria (altzarigintza, zurgintza, metalurgia tailerrak) dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.
2017an, sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea, BEGaren % 0,9; bigarren sektorea, % 34,7; hirugarren sektorea, % 55; eraikuntza, %,9,4.[6]
Demografia
aldatu2019an, herriak 15.055 biztanle zituen. Horietatik % 21,02k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 8,6 ziren.[6]
Biztanleriaren bilakaera |
---|
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Eneko Etxeberria hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeetan Bilduk zinegotzi bat galdu zuen eta EAJk bi irabazi, baina lehenak gehiengoa izateari eutsi zion. Horrela, Eneko Etxeberriak alkate izaten segitu zuen. 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen ez zela 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko eta urte horretako ekainean kalean utziko zuela, bi agintaldiren ostean.[7]
2019ko udal hauteskundeetan bi alderdiek zinegotzi kopuru bera mantendu zuten eta, beraz, EH Bilduk gehiengo osoa berretsi zuen. Emaitzak hauek izan ziren: EH Bilduk, 4.489 boto; EAJk, 3.025 boto; PSE-EEk, 252 boto.[8] Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkatea 2019-2022 agintaldian.[9] Azpeitiko lehen emakume alkatea da.[10]
Azpeitiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 10 / 17 |
10 / 17 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 7 / 17 |
7 / 17 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateen zerrenda
aldatuAlkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Luziano Lazkano | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Imanol Elias | 1983 | 1985 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Jose Mari Bastida | 1985 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Julian Eizmendi | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Iñaki Errazkin | 2007 | 2009 | Eusko Abertzale Ekintza |
Julian Eizmendi | 2009 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Eneko Etxeberria | 2011 | 2019 | Bildu |
Nagore Alkorta | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Kultura
aldatuAzpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
aldatuJaiak
aldatu- San Sebastianak (urtarrilak 19-20)[11]
- Inauteriak[11]
- San Inazioak (uztailaren 30etik abuztuaren 2ra)[11]
- San Tomasak (abenduak 21)[11]
Museoak
aldatu- Ingurugiro etxea[12]
- Burdinbidearen Euskal Museoa[13]
- Mendietxe museoa[14]
Azpiegiturak
aldatuEuskara
aldatuAzpeitian gipuzkeraz hitz egiten da; eta, euskalki horren barruan, Urolaldeko hizkeran[24][25]. Goierriko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Urolaldekoak, baina mendebaleko euskararen eragina hizkera horretan sakonagoa da. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina hor ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere mendebaleko euskarak Urolaldean duen eragina ere ageri da.
2016eko EUSTATen datuen arabera[6], azpeitiarren % 83,69 euskalduna da, % 6,77 ia euskalduna, eta % 9,54 erdalduna. Datu horiek nahiko egonkor mantendu dira 1986tik. Dena den, 2001az geroztik, erdaldunen igoera arina nabari da.[26] Kaleko erabilerari dagokionez, 2016ko neurketaren arabera, herritarren % 81,80 kalean euskaraz aritzen da. Zifra horrek ere beherakada izan du, 2006ko neurketan % 86 izan baitzen.
Azpeitia UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da, 2008az geroztik, elkarte hori osatzen duten beste 85 udalerrirekin batera. Egun, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia UEMAko lehendakaria da.
Ondasun nabariak
aldatu- Loiolako Santutegia: Ignazio Loiolakoaren basilika da. XVII. mendeko eraikin barrokoa.[27]
- Altzaga baserria
- Antxieta jauregia. XVI. mendekoa, mudejar estilokoa.[27]
- Azpeitiko udaletxea, 1711. urtekoa.[27]
- Basazabal jauregia. XIV-XV. mendeetan eraikia.[27]
- Enparan dorretxea. 1320 urtekoa da. 1535ean berreraiki zuten, eta 1750ean gaur egungo itxura eman zioten.[27]
- Ezkuzta kobazuloa
- Larrañaga baserria
- Madalena baseliza
- Olatzeko Andre Mariaren baseliza. XII. mendekoa.[27]
- Soreasuko San Sebastian eliza. XVI. mendean eraberritua.[27]
- Iruarrietako Estazio Megalitikoa
- Amubeko zubia. XVI. mendekoa.[27]
- Garbitokia, 1842. urtekoa.[27]
Azpeitiar ospetsuak
aldatu- Joanes Antxieta (1462-1523), musikagilea.
- Nicolás Sáez de Elola, (XVI. mendea) konkistatzailea
- Ignazio Loiolakoa (1491-1556), Jesusen Lagundiaren sortzailea.
- Joanes Antxeta (1540 inguru - 1588) eskultorea.
- Inazio Ibero (1684-1766), arkitektoa.
- Frantzisko Ibero (1724- 1795), arkitektoa.
- Karmelo Etxegarai (1865-1920 ), idazlea.
- Jose Aranburu Keixeta (1881 - 1962), aizkolaria.
- Ignazio Orbegozo Arria I.a, aizkolaria.
- Patxi Altuna (1927-2006), euskalaria, euskal idazlea eta jesulaguna.
- Joxe Agirre (1929), bertsolaria.
- Inaxio Uria (1938-2008), enpresaburua, ETAk hila.
- Joxe Urbieta Takolo (1941-2000), mendizalea eta alpinista.
- Jose Ignazio Orbegozo Arria II.a (1945), aizkolaria.
- Kontxu Odriozola (1945-2016), aktorea.
- Xabier Saldias (1951), abeslaria.
- Juan Antonio Larrañaga (1958), futbolaria.
- Sebastian Lizaso (1958), bertsolaria.
- Tomas Orbegozo (1959), futbolaria.
- Josu Bereziartua (1960), alpinista eta mendizalea.
- Iñaki Segurola (1962-2022) euskal idazle, filologo eta hiztegigilea.
- Pako Aristi (1963), idazlea.
- Xabier Euzkitze (1966), bertsolari ohi eta kazetaria.
- Fernando Morillo (1974), idazlea.
- Leire Agirre (1974), eskalatzailea.
- Eider Mendoza Larrañaga (1974), ekonomialari eta politikaria.
- Alaitz Olaizola (1975), idazlea.
- Nagore Aranburu (1976), aktore eta gidoilaria.
- Eider Alkorta (1978), politologo eta unibertsitateko irakaslea
- Mikel Aranburu (1979), futbolaria.
- Mikel Labaka (1980), futbolaria.
- Miren Gorrotxategi (1981), idazle eta irakaslea
- Miren Garate (1985), idazle eta kazetaria
- Oihana Orbegozo (1985), pilotaria
- Mireia Epelde (1985), txirrindularia
- Erika Olaizola (1989), aktorea
- Jon Guridi (1995), futbolaria.
Iruditegia
aldatu-
Enparan dorretxea
-
Plaza Nagusia.
-
Azpeitiko udaletxea.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Robert LAWRENCE TRASK: The history of Basque, Routledge, 1997. Ikus 337. orrialdea.
- ↑ Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri izendegia.
- ↑ a b c Komunikazioa. «Auzo eta Bazterrak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Azpeitia» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Eneko Etxeberria ez da aurkeztuko 2019ko udal hauteskundeetara» Uztarria.
- ↑ https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
- ↑ «EH Bilduk gehiengo osoa berretsi du udal hauteskundeetan» Uztarria.
- ↑ «Jaso du aginte makila Nagore Alkortak, Azpeitiko lehen emakume alkateak» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ a b c d Komunikazioa. «Festak eta jaialdiak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Museo en Gipuzkoa sobre medioambiente - Ingurugiro Etxea, Azpeitia» www.ingurugiroetxea.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ User, Super. «Museoak - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ https://www.berria.eus/mendia/berriak/mendietxe-museoak-zabaldu-ditu-ateak_2133025_102.html
- ↑ «Herriko ikastetxeen informazioa - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ «Hasiera» www.urolabhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ https://web.archive.org/web/20151105174649/http://www.iraurgi.com/
- ↑ https://web.archive.org/web/20240804164409/https://azpeitikoikastola.hezkuntza.net/
- ↑ «Azpeitiko Ikastola | Ikasberri Koop.E.» www.azpeitikoikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ User, Super. «Gaztelekua - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ User, Super. «Ludoteka - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ Ahotsak Ahozko Ondarea. (2010-10-28). Azkoitiko ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ «Azpeitia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
- ↑ Euskararen Datu Basea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f g h i User, Super. «Monumentuen ibilbidea - Azpeitiko Udala» azpeitia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- Azpeitiko Udala
- Burnibidearen museoa
- Uztarria, herriko atari digitala.