Athletic Club Sucursal de Madrid
aldatu
Meategi Injeniaritza Eskolako ikasle euskaldunek 1903an Athletic Club Sucursal de Madrid sortu zuten jadanik eratuta zegoen Bilboko Athletic Klubaren filiala izan zedin, hortik Sucursal izena. Txapelketa ofizialetan ezin zuten elkarrekin lehiatu, klub bera kontsideratzen baitziren.
Beren lehenengo kamiseta Bilboko Athleticen berdina zen noski, beraz Erdia zuria eta erdia urdina, izan ere Athleticek Ingalaterrako Blackburn Rovers taldearen uniformea erabiltzen baitzuen. Behin ordea Ingalaterrara kamiseta berrien bila joan eta Blackburnena ezin izan zuten erosi eta Southamptonen zuri-gorria ekarri zuten. Bilbokoek berehala hartu zuten jantzi berria, Madrildarrek kamiseta bai baina aurreko uniformearen praka urdinak mantentzea erabaki zuten beren jatorria gogorarazteko.
1921 urtean Athletic Club de Madrid bihurtu zen eta Bilboko Athleticetik banatu zen. 1923an Estadio Metropolitano de Madrid futbol zelaia inauguratu zuten partidu hartan Errealari 2-1 irabaziz. 1928an Liga hasterakoan bigarren mailan kokatua izan zen.
Gerra Zibilak taldea jokalari gabe eta diru arazo larriekin utzi zuen. Orduan Aviación Nacional taldearekin bat egitera bultzatu zuen eta 1939an Athletic Aviación Club sortu zen. Berehala etorri ziren lehen garaipenak 1940 eta 1941eko Ligak irabazi baitzituen.
Club Atlético de Madrid
aldatu
1947an Club Atlético de Madrid izena hartu zuen eta hasierako armarria berreskuratu zuen. Helenio Herrea entrenatzaile zuela bi Liga berri irabazi zituen 1950 eta 1951ean.
60. hamarkadan hasi zuen bere "urrezko aroa", Nazioarte mailan garaipen handiak lortu zituelarik. 1961eko Europako Errekoparen eta 1974ko Kontinente arteko Futbol Koparen artean Espainiako 3 Liga eta 4 Kopa eskuratu baitzituen.
Aipagarria da 1974ean Europako Kopa finala galdu zuela FC Bayern Munichen aurka, baina alemaniarrek Amerikara joateari uko egin ziotenez Atletico de Madrid taldea izan zela Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuena, bai eta Club Atlético Independienteri irabazi ere. Argentinan 1-0 galdu zuen baina itzulerako partidan Madrilen 2-0 nagusitu zen.
Ordutik aurrera maila ona eman izan du beti taldeak. Tarteka Kopa eta Ligak lortuz joan da eta gaur egun Espainiar estatuak Liga gehien dituen hirugarren taldea da eta Kopari dagokionez laugarrena.
Club Atlético de Madrid S.A.D.
aldatu
1992ko kirolaren legearen ondorioz Club Atlético de Madrid S.A.D. sortu zen, akziodun nagusia Jesús Gil enpresagizona izan zelarik. Kirol aldetik emaitza bikainak lortu zituen 1995/96eko "dobletea" esate baterako, baina diru asuntoak zirela eta justiziarekin arazo handiak iritsi ziren Gil familiarentzako. Giro horretan 2000 urtean maila galdu zuen eta bi urte egin zituen bigarren mailan. "Infernuaren garaia" ezizena eman zitzaion garai honi.
Azken tituluak 2010ko hamarkadan iritsi dira; bina UEFA Kopa eta Europako Superkopa, eta aspaldiko partez Espainiako Liga bat irabazi ditu. 2013-14 denboraldia bereziki bikaina izan zen, Espainiako liga irabazteaz gain Txapeldunen Ligako bigarrena izan baitzen, finalean Real Madrilen aurka luzapenean galduta[1]. 2014-15 urtean ezin izan dio maila berari eutsi eta Ligan 3. gelditu da Bartzelona txapeldunarengandik 16 puntutara.
2015-16 denboraldian urte bikaina osatu du. Ligan azkenaurreko jardunaldirarte liderrarekin berdinduta egon zen eta hiru urtetan bigarren aldiz Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen, berriz ere Real Madrilen aurka, baina oraingoan penalti jaurtiketetan esan zion agur tituluari. 2016-17 denboraldian ere Real Madrilen aurka jokatzea egokitu zitzaion, oraingoan finalerditan, eta berriz ere galtzaile atera zen. Ligan hirugarrena izan zen eta denboraldiaren amaieran Vicente Calderón estadioari agur esan zion, Athletic-en aurka jokatuko duen partidarekin. 2017-18 denboraldian Metropolitano estadioa estreinatu du eta Txapeldunen Ligan multzokako fasea pasa ez zuen arren Europa League irabazi zuen hirugarren aldiz bere historian. Ligan bigarrena izan zen 2018 eta 2019an eta 2021ean berriz ere txapeldun izatea lortu zuen.
Bilboko Athletic taldearen barnean egonik honen elastikoa erabili zuen, hasieran elastiko urdin eta zuria galtza beltzekin, eta ondoren gaur egun daukan janzkera, elastiko zuri-gorria eta galtza urdinak.
2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 87
- Denboraldiak 2. mailan: 6
- Denboraldiak 2. B mailan: 0
- Denboraldiak 3. mailan: 0
- Ligako posturik onena: 1.a Lehen mailan (11 garaipen)
- 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14 eta 2020-21
2024ko uztailaren 30ean eguneratua.
Irabazitako txapelketak
aldatu
Espainiako txapelketak: 22
aldatu
1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14 eta 2020-21
1960, 1961, 1965, 1972, 1976, 1985, 1991, 1992, 1996 eta 2013
1985, 2014
1940
1951
Nazioarteko txapelketak: 8
aldatu
1974
finalista 1974, 2014 eta 2016an.
1961-62
2010, 2012, 2018
2009-10, 2011-12, 2017-18
2007
1991
1956, 1965, 1973, 1985, 1986, 2009
1966, 1972, 1991, 1993, 2002, 2011
1968, 1976, 1977, 1978, 1991, 1995, 1997, 2003, 2014, 2015, 2022
Jokaturiko nazioarteko finalak
aldatu
Azken urteetako ibilbidea
aldatu
Urtea |
Espainiako Liga |
Errege Kopa |
Esp. Superkopa |
Europa |
Eur. Superkopa |
Mundua
|
1999-2000 |
19.a |
2.a |
|
1/2 (Europa League) |
|
|
2000-01 |
4.a (2. mailan) |
1/2 |
|
|
|
|
2001-02 |
1.a (2. mailan) |
1/32 |
|
|
|
|
2002-03 |
12.a |
1/4 |
|
|
|
|
2003-04 |
7.a |
1/4 |
|
|
|
|
2004-05 |
11.a |
2.a |
|
|
|
|
2005-06 |
10.a |
1/8 |
|
|
|
|
2006-07 |
7.a |
1/8 |
|
|
|
|
2007-08 |
4.a |
1/4 |
|
1/16 (Europa League) |
|
|
2008-09 |
4.a |
1/8 |
|
1/8 (Txapeldunen Liga) |
|
2009-10 |
9.a |
2.a |
|
1.a (Europa League) |
1.a |
|
2010-11 |
7.a |
1/4 |
|
1/32 (Europa League) |
|
|
2011-12 |
5.a |
1/16 |
|
1.a (Europa League) |
1.a |
|
2012-13 |
3.a |
1.a |
2.a |
1/16 (Europa League) |
|
|
2013-14 |
1.a |
1/2 |
1.a |
2.a (Txapeldunen Liga) |
|
|
2014-15 |
3.a |
1/4 |
|
1/4 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2015-16 |
3.a |
1/4 |
|
2.a (Txapeldunen Liga) |
|
|
2016-17 |
3.a |
1/2 |
|
1/2 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2017-18 |
2.a |
1/4 |
|
1.a (Europa League) |
1.a |
|
2018-19 |
2.a |
1/8 |
atzeratua¹ |
1/8 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2019-20 |
3.a |
1/16 |
2.a¹ |
1/4 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2020-21 |
1.a |
2. itzulia |
|
1/8 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2021-22 |
3.a |
1/8 |
1/2¹ |
1/4 (Txapeldunen Liga) |
|
|
2022-23 |
3.a |
1/4 |
|
Ligaxka (Txapeldunen Liga) |
|
|
2023-24 |
4.a |
1/2 |
1/2 |
1/4 (Txapeldunen Liga) |
|
|
- ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen. Ondorengo Superkopa guztiak hurrengo denboraldiko urtarrilean jokatuko dira.