Wikipediara gehitutako edukiak
Egileari buruz
IzenaAnne J. McNeil
Hezkuntza zentroaUniversity of Michigan
Ikastaroari buruz
IzenaMakromolekulen kimika organikoa: kimika fisiko organikoa
MailaDoktorego ikastaroak, nahiz eta graduatu aurreratuko ikasleek ere ikastaroa hartu zuten, eta proiektuetan parte hartu
JakintzagaiaKimika
Klasearen tamaina10-36
Bakarka edo taldean2-3ko taldeak
Helburuak
Idazteko trebetasunak
Alfabetatze-digitala
Pentsamendu kritikoa eta ikerketa
Lankidetza
Teknika eta komunikazio trebetasunak

Ikasleek informazio bideo bat sortu zuten Wikipedia artikulu bat irudiztatzeko; artikuluko gaiak ziren arkitektura, dantza, ondarea, paisaia, makinak, musika, parkeak eta kirolak.

Proiektua diseinatu zen multimedien inguruko ezagutza hedatu eta eskuratzeko. Ikasleek esperimentatu zuten, arazoak konpondu, gaitasun estetikoak ikasi, eta ikastaroko klaseetan zein ikerketa independenteetan ikasitako ezagutzak aplikatu egin zituzten. Irudi eta musika guztiak jatorrizkoak izan behar ziren, egile eskubiderik gabe, edo Creative Commons Aitortu-Berdin Partekatu lizentzian eskuragarri izan.

Lanaren asmoa zen multimediako alfabetatzea sustatzea, bideo digitalarekin esperientzia ematea, eta webgune edukien garapenari bultzada ematea. Ikasleek ezagutu zuten Wikipedia kultura berezi bat duen proiektu digital bat eta lankidetzan diharduen komunitate bat dela. Ezagutu zuten Wikipedian desoreka bat dagoela generoaren eta, oro har, teknologiaren ikuspegitik. Gainera, ikasi zuten beren lana gune oso erabilerraz batean partekatzen. Eskuratu zituzten iruzkinak oso baliagarriak izan zitzaizkien ikasleei. Wikilariek haien eztabaida orrietan oharrak utzi edo bideoei buruzko iruzkinak egin zituztenean, ikasleek benetan ikasi egin zuten beren partaidetzatik.

Baliabideak

aldatu