Arixo
Arixo edo Arixon euskal mitologiako jainkoa zen, Akitania erromatarraren garaian, Pirineo aldean. Louron ibarrean azaldu dira berari zuzendutako bi aldare, Loudenvielle herrian hain zuzen.
Ez ditugu bere ezaugarriak ezagutzen, baina Cadeac herrian topatutako aldaeran, Marti-Arixoz hitz egiten du, eta honek adieratzen du lotura bat bertako jainko indigena (Arixo) eta Marte erromatarren gerla jainkoaren artean.
Baliteke beraz Arixo bertako gerrako dibinitate bat izatea.
Etimologia
aldatuArixon hitza haritzarekin lotzen dute zenbait ikerleek, Barandiaran eta Bernardo Estornes Lasaren kasu. Arixo jainkotutako haritza izango litzateke .
Inskripzioak
aldatu"Arixo / deo / ... / ... / v(otum) s(olvit) libens m(erito)".
Itzulpena: Arixo jainkoari ...ek gogo onez eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.
Mars Arixo-ri botoz egindako aldarea. Cadéac herrian aurkitua, Pirinio Garaiak.
"Marti / Arixoni / Erianos, / Serionis [filius], v(otum) s(olvit) libens m(erito)."
Itzulpena: Marti Arixo-ri, Serio-ren seme Erianos-ek, gogo onez eta zuzenbidearen arabera konplitu du bere botoa.
Toponimia
aldatuArix hitza euskal toponimian azaltzen da, seguraski harizt txikiaren esanahaiarekin:
Bibliografia
aldatu- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- José Miguel Barandiarán, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
- Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
- Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
- K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
- Julien Sacazeren lanak:
- Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
- Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
- Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.
- Contribución a los estudios aquitano-vascos, Vahan Sarkisian.
Kanpoko loturak
aldatuArixo gizonezkoen izena bezala Euskaltzaindiaren Euskal Izendegian