Ario[1] (latinez: Arius; antzinako grezieraz: Ἄρειος; 256336) Alexandriako presbiteroa izan zen, Egipton. Ziurrenik Libian jaio zen. Arianismo izena duen dotrina kristauaren sortzailea izan zen.

Ario

Bizitza
JaiotzaZirenaika, 250(e)ko hamarkada
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaKonstantinopla, 336 (76/86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakaszeta, teologoa, presbiteroa eta predikaria
Lantokia(k)Alexandria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaarianismoa

Luziano Antiokiakoaren ikaslea izan zen eta bere apezpikuaren aurka egin zuen esaterakoan Jaungoikoak (Aita) ezerezetik sortu zuela Logosa (bere Semea); bazela garai bat "Semea ez zena existitzen" eta beraz Semea ez zela Jaungoikoa bera, baizik eta berak sorturiko zerbait. Bera dibinoa zen, Jainko bat, baina ez zela bere Aita bezain Jaungoikoa eta horregatik ezin zitzaiola Benetako Jaungoiko izena jarri.

Bere dotrina arianismo gisa ezagutzen da, baina Paulo Samosatakoaren obretan ere agertzen dira ideia hauek. Tertulianok ere sinesmen antzekoa zuen. Justino Martirian eta Origenesen obretan ere aurkitzen dira horrelako esaldiak.

Nizeako I. kontzilioan, 325ean arianismoa heresiatzat hartu zuten. Ario eta haren jarraitzaileak eskumikatu eta erbesteratu zituzten. Arianismoak sakon iraun zuen godo eta bestelako herri germaniarren artean. Bere lan nagusia Θαλια (Talía) izan zen, gaur egun desagertua. Bere liburu guztiak erre zituzten baina zati batzuk heldu dira euren aurkariek idatzi zutelako horien inguruan.

Ziurrenik pozoitua 336an hil zen, Elizak berriro onartu behar zuen aurreko egunean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia, 0076. araua

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.