Antonio Elortza belodromoa

Artikulu hau belodromoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».

Antonio Elortza belodromoa edota Anoetako belodromoa Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara auzoan dagoen belodromo bat da. Hain zuzen ere, Anoetako estadioa eta Anoetako miniestadioarekin batera, Anoetako kirolgunea izeneko eremuan dago. Eraikinak 5.500 ikusleentzako gaitasuna du.

Anoetako belodromoa
Antonio Elorza Belodromoa 2015ean (Amarapedia)
Irudi gehiago
Kokapena
Koordenatuak43°17′56″N 1°58′20″W / 43.2988°N 1.9723°W / 43.2988; -1.9723
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1965
Inaugurazioa1965
Erabilera1977 European Athletics Indoor Championships (en) Itzuli
Edukiera5.500
Arkitektura
Antonio Elorza belodromoa

Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976) legazpiarraren omenez jarri zioten izena, kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan baitzen, bai eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea ere.

Ekitaldiak

aldatu

Bertan teilatupeko atletismo nahiz motocross lehiaketak, nahiz ikuskizun eta musika emanaldiak ere ospatu ohi dira. Orain gutxi arte Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Euskadiko Sei Orduak ere hementxe ospatu ohi ziren.

Bestalde, 1986ko Donostiako Zinemaldian Oliver Stonek zuzendutako Salvador filma pantaila erraldoian proiektatu zenetik, urtero Zinemaldi garaian filma emanaldiak proiektatu ohi dira.

Kanpo estekak

aldatu