Anna Dogonadze
Anna Dogonadze (georgieraz: ანა დოღონაძე; Mtskheta, Georgiako SES, Sobietar Batasuna, 1973ko otsailaren 15a - ) Georgian jaiotako alemaniar gimnasta bat da. 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan ohe elastikoan Urrezko Domina irabazi zuen.
Anna Dogonadze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mtskheta, 1973ko otsailaren 15a (51 urte) |
Herrialdea | Alemania Georgia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | trampoline gymnast (en) |
Pisua | 52 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Biografia
aldatu1973an jasio zen Mtskhetan, gaur egungo Georgian. Georgiaren independentziaren aurretik Sobietar Batasunaren izenean parte hartu zuen nazioarteko konpetizioetan eta, ondoren, Georgiaren izenean. Dogonadze Alemaniako herritar bilakatu zen bertako batekin ezkonduta. Bad Kreuznachen bizi da eta lanbidez irakaslea da.
Bere momenturik gorena 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan izan zuen, lau urte lehenago Sidneyko Olinpiar Jokoetan izandako parte-hartze txarraren ostean. 2004an finalistarik zaharrena izan zen, 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Beijingen, konpetizioko atletarik zaharrena izan zen, 35 urterekin, eta berriro ere 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londresen.