Kimikan, substantzia anfiprotikoa protoi bat eman edo har dezakeena da, hau da, azido gisa zein base gisa joka dezakeena (azidoei eta baseei buruzko Brønsted-Lowry teoriaren arabera, azidoak protoi-emaileak dira eta baseak protoi-hartzaileak).

Ura, aminoazidoak, bikarbonato-ioiak eta hidrogeno sulfatoa, esaterako, molekula anfiprotikoak dira. Protoi bat emateko gai direnez, substantzia anfiprotiko guztiek hidrogeno-atomo bat daukate gutxienez. Era berean, azido gisa zen base gisa joka dezaketenez, anfoterikoak dira. Hala ere, substantzia anfoteriko guztiak ez dira anfiprotikoak.

Adibidea

aldatu

Ura da substantzia anfiprotikoaren adibiderik ezagunena:

  • Basikoa: H2O + HCl → H3O+ + Cl-
  • Azidoa: H2O + NH3 → NH4+ + OH-

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu