Anabel Alonso
Ana Isabel Alonso Gómez (1964ko azaroaren 11, Barakaldo, Bizkaia) Anabel Alonso bezala ezagunagoa, telebistako aurkezlea, umorista eta zinema, antzerki, telebistan lan egin duen euskal aktorea da.
Anabel Alonso | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ana Isabel Alonso Gómez |
Jaiotza | Barakaldo, 1964ko azaroaren 11 (60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea eta komediantea |
Kidetza | Espainiako Arte Eszenikoen Akademia |
|
Anabel jaio baino urtebete lehenago anaia hil zitzaion, 9 urte zituela, linfoma batek jota. Neskak bi urte zituenean, bere ahizpa hil zen leuzemiak jota. Dirudienez, heriotza haiek arazo genetikoren batek eragin zituen, eta bere bi anaiak hil ondoren, Anabelen gurasoak bera ere galtzeko beldur ziren. Hori dela eta, odol-analisiak egin zituzten hiru hilean behin 17 urte bete arte. Txiki-txikitatik telebistaren munduarekin oso lotuta egon zen, baina gurasoek Unibertsitatean matrikulatzera bultzatu zuten, eta bertan Turismoa ikasi zuen. Behin ikasketak amaituta, Anabelek Madrilera joatea erabaki zuen, bere ametsak gauzatzeko asmoz. 2016an, Alonsok homosexuala dela eta 2013tik Heidi Steinhardt antzerkigile argentinarrarekin harreman finkoa duela adierazi zuen. Bikotearen lehen semea, Igor, 2020ko maiatzaren 24an jaio zen, eta 2020ko uztailaren 10ean ezkondu ziren, Madrilen.[1][2]
Lan ibilbidea
aldatuAktore polifazetikoa da, eta oso paper desberdinak egin ditu Kika, El crimen del cine Oriente edota Hotel y domicilio bezalako filmetan, baita Buscando a Nemo filmeko pertsonaia bat bikoiztu ere. "Maribel y la extraña familia", "Confesiones de mujeres de 30" eta beste hainbat antzezlanetan egindako lana baita La bola de Cristal,Tal para cual edota Estoy por ti telebista saioetan egindakoa, aktorearen egokitzeko gaitasun aparta erakusten dute. Siete Vidas, telesailean egindako paperak LGTBIQ+ kolektiboen errekonozimendua jaso zuen, pertsonaiaren izaeran erabateko naturaltasuna lortzeagatik. Zineman, besteak beste, Almodovar eta Pilar Miró bezain zuzendari ezagunekin lan egin du.
- 1984an bere estreinako lana, Luis Iturri zuzendariaren eskutik, Las troyanas antzezlanean egin zuen. Ondoren, ETBko La traka telesailean parte hartu zuen.[3] Azkenik, zineman lehen aldiz lan egin zuen Martes y trece taldeak El robobo de la jojoya pelikulan parte hartzeko deitu zuenean. Orduz geroztik, zinema, antzerkia eta, batez ere, telebista uztartu ditu, hainbat programatako kolaboratzaile edo aurkezle gisa.
- 1987an, La bola de cristal telebista saioan aktoresa gisa parte hartu zuen.[4] Urtebete besterik ez zuen egin han, izan ere 1988an TVEk eskola publikoa pribatuaren aurrean defendatzen zuen spot bat zentsuratu zuen. Ondorioz, programaren zuzendaria zen Lolo Ricok dimisioa eman zuen eta programa amaitu egin zen.[5]
- 1993an, Pedro Almodovarrek bizitzako papera eman zion Kika filmean.[6] Urte horretan bertan, Los ladrones van a la oficina telesaileko La Pruden rolean telebistako aktore gisa hasi zen lanean eta 1996ra arte bertan aritu zen.[7]
- 1997ko irailaren 9an, estreinakoz, El flechazo izeneko telebista-programa aurkeztu zuen TVEn.[8] Urte horretan bertan antzerkian parte hartu zuen berriro, Frankie y Johnny en el Clair de Lune lanarekin,
- 1998an Androcles y el león eta Un día cualquiera antzestu zituen.
- 2000an Telecincoko 7 vidas telesaileko aktoreen zerrendan sartu zen protagonistak bizi diren eraikinera joan eta koadrilan sartzen den Diana Freireren rola jokatuz.[9] Laugarren denboraldiko azken-aurreko atalean agertu zen lehen aldiz, eta bosgarrenean pertsonaia finko bihurtu zen. Etxerik gabe geratu ondoren, Carlotak berean bizitzen utzi zion, Estherrekin batera. Soniak Dianari musu ematen dio eta Dianak bere orientazio sexualaz zalantzak dauzka hurrengo kapituluetan. Azkenik, Soniak utzi egiten du, gaizki-ulertu baten ondorioz. Horrek bere benetako sexu-joera azalarazi zion. Telesaila 2006an amaitu zen. Diana pertsonaia Aída telesailean itzuli zen.[10]
- 2002an zinemara itzuli zen Carne de gallina filmarekin. Aldi berean, telebista aurkezle lanari ekin zion berriro, Pelopicopata, Estoy por ti eta Tal para cual moduko saioak aurkeztuz.
- 2003an egin zuen debuta bikoizketako aktore gisa, Buscando a Nemo filmaren gaztelaniazko bertsioan Dory arrainari ahotsa emanez.
- 2005ean bikoizketa lanera itzuli zen La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja filmarekin.[11]
- 2007an, Antena 3ek fitxatu zuen, eta La familia Mata telesailean parte hartu zuen, Monica izeneko emakume ezkongabearen rolean. Urte horretan bertan, 40ko hamarkadako krisia umorez jorratzen duen Sexos antzezlana protagonizatu zuen.
- 2010ean, telebistako aurkezle gisa itzuli zen El club del chiste saiora, eta txiste kontalari gisa ere agertu zen bertan.[12]
- 2011n Mucho que perder, poco que ganar saioa aurkeztu zuen La Sexta telebista katean, baina ez zuen uste bezalako audientziarik lortu eta laster antenatik kendu zuten.[13]
- 2012an TVEko Stamos okupa2 telesailean aktore lanera itzuli zen, Lolaren papera eginez.[14]
- 2013an Esposados programa aurkezten hasi zen Santiago Segura eta Javier Martinekin batera Telecinco katean. Hurrengo urtean, telebista kate bereko La que se avecina telesailean kolaborazio bat egin zuen, Marivi Bilbao zenak interpretatzen Izaskunen Edurne alabaren rolean.[15] Urte bereko irailetik aurrera, Antena 3eko Amar es para siempre bazkalosteko serialaren hirugarren denboraldirako fitxatu zuten eta bertan Benigna Castroren rola interpretatzen du.[16]
- 2014an, Thaisen papera interpretatu zuen Publio Terencio Africanoren "El eunuco" antzeslanaren egokitzapen librean, Pep Anton Gomezek Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko XL. Jaialdirako zuzendutako komedia.[17]
Antzeslanak
aldatuUrtea | Izenburua | Zuzendaria | Oharrak |
---|---|---|---|
1984 | Las troyanas | Luis Iturri | |
1987 | Una mujer sola | Etelvino Vázquez | |
1990 | Maribel y la extraña familia | Emilio Hernández | |
1992 | El lunático | Emilio Hernández | |
1992 | Los gatos | Carmen Portacelli | |
1997 | Frankie y Johnny en el Clair de Lune | Mario Gas | |
1998 | Androcles y el león | José Pascual | |
1998 | Un día cualquiera | ||
2002-2003 | Confesiones de mujeres de 30 | ||
2008 | Nunca estuviste tan adorable | Javier Daulte | |
2009-2011 | Sexos | Pep Antón Gómez | Pepón Nieto eta Neus Sanz aktoreekin |
2013 | Lastres | Heidi Steinhardt | Ana Fernández eta Marta Belenguer aktoreekin |
2014 | Reglas, usos y costumbres en la sociedad moderna | Heidi Steinhardt | |
2014 | The Hole | Nerea Lupardo | Umorea, kabareta eta musika uztartzen dituen ikuskizuna |
2014-2016 | El eunuco | Pep Antón Gómez | Pepón Nieto eta Alejo Sauras aktoreekin |
2016 | El trompo metálico | Heidi Steinhardt | |
2020 | El enfermo imaginario | Jose Maria Flotats | |
2023 | La Celestina | Antonio C. Guijosa |
Filmak
aldatuUrtea | Izenburua | Zuzendaria | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1991 | El robobo de la jojoya | Álvaro Sáenz de Heredia | Ernestita | |
1993 | Kika | Pedro Almodóvar | Amparo | |
Tretas de mujer | Rafael Moleón | Marga | ||
1994 | Amor propio | Mario Camus | Maribel | |
La leyenda de la doncella | Juan Pinzás | Florinda | ||
Los hombres siempre mienten | Antonio del Real | Pelirroja | ||
1995 | La boutique del llanto | Iñaki Peñafiel | Recepcionista | Laburmetraia |
Las cosas del querer II | Jaime Chávarri | Nena Colman | ||
Hotel y domicilio | Ernesto del Río | Mavi | ||
Boca a boca | Manuel Gómez Pereira | Chica en bar | ||
1996 | Corazón loco | Eva Lesmes | Agatha | |
Pon un hombre en tu vida | Pilar Miró | Lola | ||
Tu nombre envenena mis sueños | Mireia Ros | Bella Mabel | ||
La moños | Pedro Costa | María | ||
El crimen del cine Oriente | Juan Carlos Fresnadillo | Concha | ||
Esposados | Antonio del Real | Nuria | Laburmetraia | |
1999 | La mujer más fea del mundo | Miguel Bardem | Rocio | |
2000 | Carne de gallina | Javier Maqua | Ágata | |
2002 | Historia de un búho | José Luis Acosta | Esther Naranjo Díaz | Laburmetraia |
2003 | Buscando a Nemo | Andrew Stanton | Dory arrainaren ahotsa | Gaztelerazko bikoizketa lana |
2005 | La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja | Cory Edwards | Twitchy katagorriaren ahotsa | Gaztelerazko bikoizketa lana |
2007 | Atasco en la nacional | Josetxo San Mateo | Soledad | |
Ángeles S.A. | Eduard Bosch | Simona | ||
2009 | El reino de los chiflados | Michael Herbig | Sissi enperatrizaren ahotsa | Gaztelerazko bikoizketa lana |
2010 | 9 meses | Miguel Perelló | Charo | |
2014 | Pos Eso | Samuel Ortí Martí eta Samuel Erik Ortiz | Trini | |
2016 | Buscando a Dory | Andrew Stanton | Dory arrainaren ahotsa | Gaztelerazko bikoizketa lana |
La reina de España | Fernando Trueba | Doña Matilde Velorracho | ||
2019 | Bikes | Manuel J. García | Montana txirrindaren ahotsa | Gaztelerazko bikoizketa lana |
Padre no hay más que uno | Santiago Segura | Ikastetxeko zuzendaria |
Telebistako lanak
aldatuTelesailetan aktore
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1991 | Bertan Zoro | Anabel | ETB1 | 13 atal |
1993 - 1997 | Los ladrones van a la oficina | Prudencia Prieto "Pruden" | Antena 3 | 122 atal |
1997 | Contigo pan y cebolla | Teresa | La 1 | 8 atal |
1998 | Hermanas | Hermana Sofía | Telecinco | 25 atal |
1999 | El camino de Santiago | Rosa | Antena 3 | 3 atal |
Condenadas a entenderse | María | 5 atal | ||
2000 - 2006 | 7 vidas | Diana Freire | Telecinco | 140 atal |
2005 | Aída | Diana Freire | 1 atal | |
2007 - 2009 | La familia Mata | Mónica Arias | Antena 3 | 36 atal |
2012 | Stamos okupa2 | Lola | La 1 | 24 atal |
2013 | Esposados | Anabel | Telecinco | 5 atal |
2014 - 2015 | La que se avecina | Edurne Gerrikaetxebarria Sagastume | 2 atal | |
2014 - 2024 | Amar es para siempre | Benigna Castro Alonso | Antena 3 | 2.406 atal |
2021 | Una navidad con Samantha Hudson | Chelo | Atresplayer | 1 atal |
2023 | Vestidas de azul | Mayte | 1 atal | |
2024 | Atasco | Matilde | Prime Video | 4 atal |
Bestelako programetan
aldatuUrtea | Izenburua | Katea | Zeregina |
---|---|---|---|
1987-1988 | La bola de cristal | La 1 | Kolaboratzailea |
1990 | Primera función | La 2 | |
Venga el 91 | La 1 | ||
1992 | Menos lobos | La 1 | |
1992-1993 | Objetivo indiscreto | La 1 | Aurkezlea |
1993 | El peor programa de la semana | La 2 | |
1997 | El flechazo | La 1 | Aurkezlea |
Mira quién viene a cenar esta noche | Antena 3 | ||
1999 | Un país maravilloso | Antena 3 | Aurkezlea |
Secretos de Hollywood | Canal Nou / CMM TV | Aurkezlea | |
2000-2015 | El club de la comedia | Canal+ / Antena 3 / La Sexta | Gonbidatua (5 saio) |
2005 | Estoy por ti | Antena 3 | Aurkezlea |
2006 | Tal para cual | Antena 3 | Aurkezlea |
Pelopicopata | Antena 3 | Aurkezlea | |
Los irrepetibles | La Sexta | Partehartzaile | |
2007 | Distracción fatal | Antena 3 | Aurkezlea |
2010-2013 | El club del chiste | Antena 3 | Aurkezlea (143 saio) |
2011 | Mucho que perder, poco que ganar | La Sexta | Aurkezlea |
2013-2020 | Me resbala | Antena 3 | Kolaboratzailea |
2014 | MasterChef | La 1 | Gonbidatua (1 saio) |
2016 | 1, 2, 3... Hipnotízame | Antena 3 | |
Yo fui a EGB | TNT | Aurkezlea | |
2017 | El gran reto musical | La 1 | Gonbidatua (1 saio) |
MasterChef Junior | La 1 | Gonbidatua (2 saio) | |
MasterChef Celebrity 2 | La 1 | Lehiakidea - 8. kanporatua | |
2018 | Dicho y hecho | La 1 | Aurkezlea (5 saio) |
Liarla Pardo | La Sexta | Gonbidatua (1 saio) | |
Las Retales | La 1 | Aurkezlea | |
Tu cara me suena 7 | Antena 3 | Lehiakidea - 7. kanporatua | |
2019 | La mejor canción jamás cantada | La 1 | Epaimahaikide gonbidatua (1 saio) |
MasterChef Celebrity 4 | La 1 | Lehiakidea - 11. kanporatua | |
2020 | Improvisando | Antena 3 | Kolaboratzailea |
Masterchef Express | La 1 | Aurkezlea | |
2021 | Pasapalabra | Antena 3 | Gonbidatua (3 saio) |
Días de verano | La 1 | Kolaboratzailea | |
Todo es mentira | Cuatro | Kolaboratzailea | |
2022 | LEGO Masters | Antena 3 | Gonbidatua (1 saio) |
Tu cara me suena | Antena 3 | Ordezko epaimahaikidea (1 saio) | |
Drag Race España | Atresplayer | Epaimahaikide gonbidatua | |
Mapi | La 1 | Gonbidatua (2 saio) | |
LOL: Si te ríes, pierdes 2 | Prime Video | Lehiakidea - 6. kanporatua | |
MasterChef Especial Navidad | La 1 | Lehiakidea - Irabazlea | |
2023 | Me resbala | Telecinco | Kolaboratzailea |
Tu cara me suenaː Gala de Reyes | Antena 3 | Epaimahaikidea | |
Plan de tarde | La 1 | Gonbidatua (1 saio) | |
25 palabras | Telecinco | Gonbidatua (3 saio) | |
Cuentos chinos | Telecinco | Kolaboratzailea |
Sariak eta aintzestapenak
aldatuBere karrera osoan, hainbat sari errekonozimendu izan ditu: hiru aldiz jaso du Zilarrezko Fotograma saria eta beste bitan izendatua izan da, bi aldiz izendatu dute Aktoreen Batasunak ematen duen sarirako, eta beste bi aldiz Espainiako Telebistako Zientzien eta Arteen Akademiak ematen duenerako.
Urtea | Saria | Zergatik |
---|---|---|
1993 | Zilarrezko FOTOGRAMAS saria emakumezko aktore onenari | Los ladrones van a la oficina telesailean egindako lanagatik |
Primera Línea Saria urteko aktoresa errebelazioari | Kika filmagatik | |
1996 | Badajozko Zinemaldiko Saria emakumezko aktore onenari | Esposados telesailagatik |
1998 | El Mundo Saria Euskadiko zinemako emakumezko aktore onenari | El crimen del cine Orientegatik |
2000 | Zilarrezko FOTOGRAMAS sarirako hautagaia | |
2002 | Elxeko zinema independente jaialdiko Saria emakumezko aktore onenari | Historia de un búho filmagatik |
Shan Gay aldizkariko Saria emakumezko aktore onenari | Siete Vidas telesailagatik | |
2003 | Zilarrezko FOTOGRAMAS saria emakumezko aktore onenari | Confesiones de mujeres de 30 telesailagatik |
LesCaiCineMad '03 zinemaldiko saria emakumezko aktore onenari | Siete Vidas telesailagatik | |
2004 | Telón de Oro Chivas Saria eskarmentu handiko emakumezko aktore komiko onenari | Confesiones de mujeres de 30 telesailagatik |
Espainiako Telebista Akademiako Sarietako hautagaia | ||
2006 | Espainiako Telebista Akademiako Sarietako hautagaia | |
2008 | Zilarrezko FOTOGRAMAS saria antzerki aktore onenari | Nunca estuviste tan adorable antzezlanagatik |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Anabel Alonso y su faceta como madre primeriza a sus 55 años» Onda Vasca 2023-08-28 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anabel Alonso habla sobre la inclusión del colectivo LGTBIQ+ en televisión» Colectivo GAMÁ 2024-03-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'El archivador' viaja a los 80» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anabel Alonso» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¡Ánodos, cátodos y circuitos, este fue mi programa favorito!» Agencia SINC (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kika (1993). (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sara. (2022-06-26). «'Los ladrones van a la oficina': ¿quiénes quedan de aquel fabuloso reparto?» Zeleb (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Flechazo» Gestmusic 1997-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) 7 vidas (Serie de TV) (1999). (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aída (Serie de TV) (2005). (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja (2005). (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Club del Chiste | Antena 3» Antena3 (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Mucho que perder, poco que ganar» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Stamos okupa2: Tus programas favoritos de TVE, en RTVE Play» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La que se avecina» Mitele (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ «amar es para siempre benigna - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pepón Nieto, Anabel Alonso y Alejo Sauras protagonizan ‘El Eunuco’ en tono de vodevil - Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida» www.festivaldemerida.es (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).
Kanpo estekak
aldatu- Anabel Alonso aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Gaztelaniaz)