Amosis I.a
Nebpehtyra Ahmose edo Ahmose Egiptoko Inperio Berriaren garaia abiarazi zuen XVIII. dinastiaren abiarazlea izan zen, Ahmose I.a bezala edo Manetonek Eusebio Zesareakoaren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan deitu zuen bezala Amosis I.a bezala ezagunagoa den arren. K.a. 1550etik K.a. 1525 arte gobernatu zuen. Bere tronu eta jaiotza izenak Neb-pehty-Ra Ah-mose ziren.
Amosis I.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
← Kamose - Amenofis I.a →
- Amenofis I.a →
← Amenofis I.a - Mentuhotep II.a → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | ? | ||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||||||
Heriotza | ? (34/35 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Dra Abu el-Naga | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Taa II.a | ||||||
Ama | Ahhotep I | ||||||
Ezkontidea(k) | Ahmose-Nefertari Ahmose-Nebetta (en) Ahmose-Sitkamose (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | nigger (en) |
Tebaseko errege etxeko kidea zen, Egiptoko XVII. dinastiako azkenaurreko faraoia izan zen Taa II.aren semea eta dinastia honetako azken faraoia izan zen Kamoseren anaia. Bere aitaren edo aitonaren erregealdietako uneren batean Tebas hiksoen aurka altxatu zen, Behe Egipto gobernatzen zutenak.
Amosisek zazpi urte baino ez zituenean bere aita oso bortizki hil zen, beharbada gerra batean, eta hamar urte baino ez zituen bere anaia, hiru urte inguruko erregealdi labur baten ondoren arrazoi ezezagunengatik hil zenean. Amosisek hartu zuen tronua bere anaia hil ondoren, eta bere koroatzearen ondoren Neb-pehty-Ra bezala ezagutua izan zen.
Bere erregealdian zehar, Amosisek Behe Egiptoren konkista amaitu zuen, hiksoak Niloren deltatik ere kanporatu zituelarik, Tebaseko gobernua Egipto guztian zehar berrezarriz. Egiptoar boterea Kanaanen eta Nubian ere berrezarri zuen. Ondoren herrialdeko administrazioa berrantolatu zuen, harrobiak, meatzeak eta merkataritza bideak berrireki zituen, Egiptoko Inperio Ertainaren garaitik sekula gehiago egin ez ziren mota bateko eraikuntza proiektu masiboak hasiz. Amosisen erregealdiak Inperio Berriaren oinarriak jarri zituen, non egiptoar botera bere punturik gailenenera iritsi zen.
Bere erregealdiaren datak
aldatuAmosisen erregealdia modu ezberdinean datatua izan da egile ezberdinen arabera: K.a. 1570-K.a. 1546, K.a. 1560-K.a. 1537 edo K.a. 1551-K.a. 1527. Manetonek Amosisen erregealdiak 25 urte eta 4 hilabete iraun zuela dio, eta datu hau bere erregealdiaren 22. urtea aipatzen duen idazkun batek babesten du, Turako harrobietan aurkitua izan zena. Bere momiaren azterketa medikuak gutxi gora-behera 35 urte zituela hil zela dio, datu honek ere bere erregealdiak 25 urte iraun zuela babesten duelarik, tronura 10 urte zituenean iritsi zela kontutan hartuz gero. David Rohl historialariak Amosisen erregealdirako data alternatibo batzuk iradoki ditu (K.a. 1194-K.a. 1170), baina bere ondorioak egiptologo gehienek arbuiatzen dituzte.
Kanpaina militarrak
aldatuHiksoen errege zen Apepi Aauserraren eta Tebaseko errege lokalen arteko gatazka jada hasi zen Taa II.aren erregealdiko uneren batean, eta Amosisen erregealdian amaituko zen, 30 urteko gerra intermitente baten ondoren. Litekeena da Taa II.a bera hiksoen aurkako guduan hil izana, bere momian aurkitutako zauri ugariek adierazten dutenez. Bere oinordekoa izan zen Kamosek (ziuraski Amosisen anaia nagusia zena) gerra jarraitu zuela ezagutzen da, hiksoen hiriburua zen Avaris (egungo Tell el-Daba) inguratzen zuten lurraldeak eraso eta arpilatu baitzituen. Kamosek, XVII. dinastiako azken erregetzat hartzen dena, Taa II.ak baino arrakasta gehiago izan zuen gerran eta hiksoei atzera eragin ahal izan zien: hegoaldean Elefantina berreskuratu zuen eta Menfis eta Niloren delta guztia askatu ahal izan zuen, Avaris bera izan ezik, hiksoen azken gotorlekua zena. Argi dago Kamoseren erregealdia laburra izan zela, soilik bere erregealdiko hirugarren urteko datuak erregistratuak baitaude, baita bere oinordekoa Amosis izan zela ere. Apepi ere, hiksoen erregea zena, beharbada garai hartan hilko zen. Erregistro historikoetan aurkitutako bi Apepi izen bi errege ezberdinenak diren ala errege berarentzako izen ezberdinak diren dioen eztabaida dago. Errege ezberdinak balira, uste denez, Apepi Aauserra Kamoseren garai beretsuan hilko zen gutxi gora-behera, eta bere oinordekoa Apepi Aqenienre izango zela.
Kamoseren heriotza goiztiarraren ondorioz Amosis oraindik haur bat zela tronuratu zen, eta, beraz, Amosisen ama zen Ahhotepek erregeorde lanak egin zituen Amosis adin nagusitasunera iritsi zen arte. Boterean egon zen bitartean bere errege tituluei buruzko deskribapen batzuen arabera, eta "Egiptoren zaintzailea" titulu orokorra eta ohorezkoa kontutan hartuz, dirudienez tebastar boterearen oinarria sendotu zuen Amosisek kontrola hartu aurreko urteetan. Avarisen aurkako setioak hor jarraitu zuen denbora guzti horretan, eta Ahhotepek gobernari eta gudalosteen komandante buruzagi bezala izan zuen eraginkortasuna bere seme Amosisek saritu zuen egiptoar sari militar gorena emanez, gerra luze horretan erregina benetako heroi bat bezala adieraziko zuten urrezko hiru euli. Apepi Aqenienre benetan Apepi Aauserraren oinordekoa izan bazen, orduan, Ahhotepen erregeordetzaren garaian deltan harrapatuta geratu zela uste da, izen hori Bubastisetik hegoalderako monumentu edo objektu bakar batean ere ez baita agertzen.
Tebasen independentzia
aldatuAmosisek hiksoen mende zegoen lurraldea zen Behe Egiptoren konkista hiksoen errege zen Khamudyren erregealdiko hamaikagarren urte inguruan hasi zuen, baina gertakizun horiek ze ordenatan gertatu ziren ez da zehatz ezagutzen eta horri buruzko eztabaida dago.
Hiksoen hiriburuaren konkistan zehar eta honen setioa baino lehenago gertatu ziren gertakariak aztertzea biziki zaila da, dagoen informazio guztia Ahmesen Papiroa edo Rhind Papiroaren atzealdean dagoen izaera militarreko iruzkin labur bezain baliotsu batetik baitator, eguneroko forma duten ohar labur batzuetan datzana, horietako batek honako hau dioelarik:
« | Erregealdiko hamaikagarren urtea, shemuko bigarren hilabetea, Heliopolis hartua izan zen. Ajeteko lehen hilabetea, 23. eguna, Hegoaldeko Printze hau Tyarun sartu zen. | » |
Beste garai batean erregealdiko urtearen aipamenak Amosisen erregealdiari erreferentzia egiten ziola onartu bazen ere, gaur egun datu horrek Amosisen aurkaria zen Khamudyren erregealdiari erreferentzia egiten diola uste da, dokumentuak Amosisi "Hegoaldeko Printzea" izeneko beheragoko tituluarekin erreferentzia egiten baitio, eta ez errege edo faraoi bezala, bere mendeko batek hala deituko baitzuen.
Anthony Spalingerrek, Kim Ryholtek 1997an argitaratu zuen The Political Situation in Egypt during the Second Intermediate Period, c.1800-1550 BC liburua aztertuz Ryholtek testuaren erdialdeko zatia itzultzen denean "ajeteko hilabetea, 23. eguna. Hark, Hegoaldekoak, Tyaru erasotzen du" esan nahi duela nabarmentzen du. Spalingerrek, Ryholten itzulpena zalantzan jarri nahi ez duena, liburuaren bere azterketan honako hau galdetzen du:
« | Arrazoizkoa al da Tebasetik idatzitako testu batek Faraoia honela deskribatzea? Datak Amosisi erreferentzia egiten badio, eskriba gobernari horren mendeko bat izan beharko bailuke. Nire ustez, Amosisi egiten zaion erreferentzia ez zuzenak -Amosis izan behar du- hiksoen dinastiako mendekoren bat adierazi beharko luke; eta, beraz, erregealdiko urteek errege honi erreferentzia egingo diote eta ez tebastarrari. | » |
Rhind Papiroak Amosisek Delta eraso zuenean erabili zuen estrategiaren zati bat ere adierazten du. Amosis Deltan Heliopolis hiri sakratutik uztailean sartu zen, eta ondoren deltaren ekialdeko zatira mugitu zen urrian Tyaru hiria hartzeko Horusen Bidean zegoen mugako gotorlekurik handiena, bide hau Behe Egiptoren eta Kanaanen arteko komunikabiderik garrantzitsuena zelarik. Honela, hiksoak Avarisen harrapatuta mantentzen zituen, bere mugimenduan saihestu zuen hiria, hiriaren blokeo bat planeatzen ari zela adierazten duena, hiksoen hiriburua hauen Siria eta Palestinako euren aliatuengandik lor ahal izango zituzten laguntza eta hornigaietatik isolatuz.
Kanpainako ondorengo gertakariak deskribatzen diren erregistroak gerran parte hartu zuen soldadu baten hilobian aurkitu ziren, eta, bitxia bada ere, faraoiaren izen bera zuena, Ahmose, Abanaren semea. Erregistro hauen arabera, Amosisek hiksoen hiriburua zen Avariseko gotorlekuaren aurka huts egin zuten hiru eraso zuzenduko zituen. Honetaz, gain, Amosisek hegoaldera itzuli behar izan zuen barne altxamendu bat desegiteko, altxamendu honi Ahhotep erreginak berak ere aurre egiterik izan ez zuelarik.
Avaris konkistatu gabe mantenduko zen egiptoar erregearen laugarren erasoaldia arte. Une horretan hiksoek ekialderago ihes egin behar izan zuten. Khamudy oraindik errege zutela, hiksoak Sharuheneko gotorlekuan babestu ziren, Gazatik gertu, baina Amosisek bere garaipena hiksoak toki honetatik ere kanporatuz biribilduko zuen.
Kalkuluen arabera, Amosisek Avaris, beranduen ere, bere erregealdiko 18. edo 19. urtean konkistatu zuen. Datu hauek Turako harrobian aurkitutako grafito batetik ebazten dira, non harrobia Amosisen erregealdiko 22. urtean berrirekitzeko "Kanaaneko idiak" erabili zirela aipatzen den. Abereak, ziuraski, Amosisek Sharuhen setiatu ondoren, Avaris erori ondoren gertatu zena, inportatuak izango zirela, honek Khamudyren erregealdia, beranduen ere, Amosisen erregealdiko 25 urteetako 18. edo 19.ean amaitu zela esan nahi du.
Kanpainak atzerrian
aldatuHiksoak kanporatu ondoren, eta lehen aldiz ehun urte baino gehiagoren ondoren, Egipto guztia hiriburu bakar batetik zuzenduta zegoen. Amosisek, Egipto guztiko gobernaria zena, hiriburua Tebasen ezarri zuen, altxamenduaren aitzindaria izan zena. Egiptoko XVIII. dinastiaren eta Egiptoko Inperio Berriaren sortzailetzat hartua, faraoiak herrialdeko sistema ekonomiko eta finantzario ahuldua berrindartzeko lana zuen bere aurrean, baita beste herrialde batzuekin harreman komertzialak ezartzea eta hiksoek eta gerrak berak suntsitutako tenplu eta eraikin ofizialak berreraikitzea. Amosis Egiptoren bateratzearen alde egin zutenez ere ez zen ahaztu: Ahhotep erreginari emandako sari eta ohoreez gain, Tebaseko altxamenduaren alde egin zuten tokiko printzeak ere oso eskuzabalki sarituak izan ziren.
Hala ere, Amosisek ez zuen nahikoa izan hiksoak kanporatzea eta hauek Asian zehar barreiatuta ikustearekin. Urte batzuk lehenago jada amaitua zen Egiptoko XV. dinastia (hiksoena) Kanaaneko eta Nubiako erresumekin aliatua egon zela gogoratuz, gerran hasi zen toki hauetan gobernariei hiksoen esperientzia errepikatzea eragozteko, eta, bide batez, euren antzinako lagunak mendekatzeko. Hiksoak garaitu ondoren, Amosisek Sirian eta Nubian hasi zituen kanpainak. Horietako batean, bere erregealdiko hogeitabigarren urtean egina, Djahy hirira iritsi zen, Mediterraneo ekialdean, eta baliteke baita ere Eufrates ibairaino ere, hau egin zuen faraoitzat Amosisen oinordekoa izan zen Tutmosis I.a hartzen den arren. Amosis bai heldu zen, gutxienez, Kedem herriraino (Biblosetik gertu zegoela uste dena), bere emaztea izan zen Ahmose-Nefertariren hilobian aurkitutako ostrakon baten arabera. Kanpaina zehatz honi buruzko xehetasunak urriak dira, orain arte lortutako informazioaren zatirik handiena Ahmose soldaduaren hilobitik baitator, eta hau garai hartan aritu zen egiptoar armadan, eta beraz ez zuen lurrez eginiko espedizio honetan parte hartu. Hala ere, Kanaan hegoaldean eginiko ikerketa arkeologikoen arabera, K.a. XVI. mendean gertatu zena Amosisek eta bere lehen oinordekoek inguru hura hiksoen boterearekin amaitzeko euren hiriak suntsituz eraso zutela da, Kanaan konkistatzeko asmorik gabe. Interpretazio hau garai horretan toki asko suntsituak izanagatik ebazten da, eta ez dago berreraikuntza saiakerarik erregistratuta. Hau ez litzateke batere logikoa izango faraoiaren asmoa lurraldea konkistatu eta ondoren bertakoei zergak exijitzea izan balitz.
Aurrekoa Kamose |
Egiptoko faraoia K.a. 1550-K.a. 1525 |
Ondorengoa Amenofis I.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amosis I.a |