Alfonso López Michelsen
Alfonso López Michelsen (Bogota, 1913ko ekainaren 30a - Bogota, 2007ko uztailaren 11) kolonbiar politikaria izan zen. Kolonbiako Errepublikako lehendakaria izan zen 1974tik 1978ra.
Alfonso López Michelsen | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1977) | |||||
1974ko abuztuaren 7a - 1978ko abuztuaren 7a ← Misael Pastrana Borrero (en) - Julio César Turbay Ayala →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bogota, 1913ko ekainaren 30a | ||||
Herrialdea | Kolonbia | ||||
Heriotza | Bogota, 2007ko uztailaren 11 (94 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Bogotá (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||||
Familia | |||||
Aita | Alfonso López Pumarejo l | ||||
Ama | María Michelsen Lombana | ||||
Ezkontidea(k) | Cecilia Caballero Blanco (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Our Lady of the Rosary University (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea, abokatua eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Kolonbiako Alderdi Liberala |
Bizitza
aldatuKolonbiako lehendakari ohi Alfonso López Pumarejoren eta Maria Michelsenen semea zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta 1938an hasi zuen politikari-karrera. 1960an, Kolonbiako Mugimendu Iraultzaile Liberala izeneko alderdia sortu zuen. 1974an lehendakari izendatu zuten. Estatuaren intereseko hainbat proiektu egin zituen, hala nola ekonomia-larrialdirako plana, zergen erreforma, inflazioaren jaitsiera eta abar.
Politikari izateaz gainera, irakasle eta gaztelaniazko idazle ere izan zen. Idazle gisa izaera historiko eta politikoko saiakerak idatzi zituen; besteak beste, Introducción al estudio de la Constitución de Colombia (1942); Los últimos días de López (1961); Con mis propios ojos: críticas, crónicas, entrevistas y discursos 1953-1982 (1982); eta El quehacer literario (1989). Horiez gainera, hainbat eleberri argitaratu zituen; besteak beste, Los Elegidos (1953).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfonso López Michelsen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.