Aleksei Kosygin
Aleksei Nikolaievitx Kosygin (errusieraz: Алексе́й Никола́евич Косы́гин; San Petersburgo, 1904ko otsailaren 21a - Mosku, 1980ko abenduaren 18a) sobietar politikaria izan zen.
Bizitza
aldatuAlderdi Komunistako kide egin zen 1927an. Leningradeko Sobiet-eko lehendakari aukeratu zuten (1938), Sobietar Batasuneko Ehungintzako komisario (1939), Batzorde Zentraleko kide (1939), Herrietako Komisarioen Kontseiluko lehendakariorde (1940-1953), Errusiako Ministroen Kontseiluko lehendakari (1943-1953) eta Politburoko kidea (1948). Stalin hildakoan, Kosygin bere karguetatik eraitsia izan zen, baina Gosplango zuzendari bihurtu zen handik gutxira (1969). Lehen Ministrorde eta Batzorde Zentraleko Lehendakaritzako kide hautatu zuten 1970ean. Lehen Ministro hautatu zuten 1964an, eta Sobietar Batasuneko politika zuzendu zuen, Brezhnev eta Podgornirekin batera, 1980an dimisioa eman zuen arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Kosygin |