Zori
Zoria, batzuetan zorizkotasuna ere deitua, aurresanezinezko fenomenoak, dado baten jaurtiketa nahiz 30 egun barru egingo duen eguraldia, deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Zoriaren mendean dauden gertakizunak zoriz gertatzen direla edo zorizkoak direla esaten da. Zorizko gertaerak arrazoi edo lege zientifiko orotik at daude eta ziurgabeak nahiz xehetasunez aurresanezinak dira. Hala ere, zoriz gertatzen diren fenomenoek erregulartasunak agertzen dituzte epe luzera; erregulartasun hauek zorizko fenomenoak aztertzeko erabili dira, zorizko gertaera baten ziurgabetasun maila neurtzen duen probabilitate kontzeptuaren bitartez. Adibidez, dado bat jaurtitzean suertatzen den emaitza guztiz zorizkoa da, baina epe luzera 2 zenbakia sei aldietatik batean gutxi gorabehera gertatuko dela ezaguna; horrela, bere probabilitatea 1/6 dela esaten da.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |