Albiste
Albistea edo berria unean-uneko gertakariei buruzko informazio hautatuaren komunikazioa edo adierazpena da, ahoz aho, hedabide inprimatuen, telebistaren, irratiaren edo Interneten bidez transmititzen zaiena bai norbanakoei zein taldeei edo masako irakurle/entzule/ikusleei.
Komunikabideetan denbora/espazio hurbilagoko gertakizunei lehentasuna eman ohi zaio. Gertakizun bat albiste legez kontatzea, garrantzitsu bezala narratzea, hedabideetako arduradunen erabakia izaten da.
Atalak
aldatuAlbisteetan bizpahiru atal egoten dira gutxienez:
Izenburua
aldatuHitz gutxitan albistearen mamia laburbiltzen duen esaldia edo esaldi zatia.
Sarrera
aldatuIzenburuarekin batera, batzuetan, albistearen laburpena ematen da paragrafo bat edo bitan.
Gorputza
aldatuAlbistea kontatzen duen testu nagusia. Gertakarien berri ematen da, non, noiz, nork, nor, zergatik (eta sarri nola) galderei erantzunez. Galdera horiei 5W esaten zaie, ingelesezko hitz baliokideen lehen letrei dagokienez. Gorputza "alderantzizko piramidea" izeneko egituraren arabera antolatu ohi da.
Bibliografia
aldatu- LARRINAGA LARRAZABAL, Asier: Albiste testu bikainak. Irratia eta telebistarako eskuliburua. EITB. Bilbo. 2013. ISBN: 978-84-940427-5-1.
Ikus, baita
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |