Akazia Fabaceae familiako, Mimosoideae subfamiliako eta Acacia generoko zuhaixka eta zuhaitzen izen arrunta da. Hasiera batean, Afrika eta Australiako landare espezie multzo handi bat sailkatzen zen genero honen barruan.

Akazia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
SubfamiliaMimosoideae
Generoa Acacia
Azpibanaketa
1.300 inguru, baina ikus testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakacacia wood (en) Itzuli

Eztabaida 2000ko hamarkadaren hasieran piztu zen, generoa, aurkezten zen bezala, monofiletikoa ez zela eta genero bereizietan hainbat leinu dibergente jarri behar zirela argi geratu zenean. Ondorioz, Australiako 900 espezie baino gehiago hartzen zituen leinu batek ez zuen lotura esturik Acacia nilotica espezie-tipoa zuen Afrikako leinuarekin. Honek, australiar leinuaren izena aldatu behar zela esan nahi zuen (espezie kopururik ugarienarekin). Les Pedley botanikariak Racosperma taldea izendatu zuen, funtsik gabe onartua izan zena. Australiako botanikariek proposatu zuten hau aztoragarriagoa izango zela espezie-tipo ezberdin bat ezartzea baino (A. penninervis), eta espezie kopuru handi honek Acacia izaten jarraitzea ahalbidetu zuen; honen ondorioz, Afrikako bi leinuek Vachellia eta Senegalia izena hartu zuten, eta Mundu Berriko bi leinuek Acaciella eta Mariosousa izena hartu zuten[2]. Hau ofizialki onartua izan zen, baina Afrikako eta beste toki batzuetako botanikari asko ez ziren ados egon beharrezkoa zela esatean.

Hainbat espezie sartu ditu gizakiak munduko leku askotan eta bi milioi hektarea landaketa komertzial ezarri dira[3]. Talde heterogeneoa nabarmen aldatzen da habitatari dagokionez, estera formako azpizuhaitzetatik basoetako adaburuetako zuhaitzetaraino[4]. Kontuan hartu Ipar Amerikako jatorria duen eta Euskal Herrian oso hedaturik dagoen sasiakazia beste genero batekoa dela: Robinia

Erreferentziak

aldatu
  1. Genus: Acacia Mill. – Germplasm Resources Information Network (GRIN)
  2. (Ingelesez) Kyalangalilwa, Bruce; Boatwright, James S.; Daru, Barnabas H.; Maurin, Olivier; van der Bank, Michelle. (2013-08-01). «Phylogenetic position and revised classification of Acacia s.l. (Fabaceae: Mimosoideae) in Africa, including new combinations in Vachellia and Senegalia» Botanical Journal of the Linnean Society 172 (4): 500–523.  doi:10.1111/boj.12047. ISSN 0024-4074. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  3. (Ingelesez) Midgley, S. J.; Turnbull, J. W.. (2003). «Domestication and use of Australian acacias: case studies of five important species» Australian Systematic Botany 16 (1): 89–102.  doi:10.1071/sb01038. ISSN 1446-5701. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
  4. Flora of Australia. Australian Govt. Pub. Service 1981-<2006> ISBN 0-642-07013-X. PMC 220209800. (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).

Kanpo estekak

aldatu