Ainhoa Sanz Rodríguez
Ainhoa Sanz Rodríguez (Urretxu, Gipuzkoa, 1989ko ekainaren 8a) euskal mendi korrikalaria da.[1][2]
Ainhoa Sanz Rodríguez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Urretxu, 1989ko ekainaren 8a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | iraupen-lasterkaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirolari ibilbidea
aldatuPistako lasterketak krosarekin konbinatuz hasi zen, eta espezialitate horretan nabarmendu zen bereziki. Geroago, pistako lehiaketa utzi zuen, 3.000 oztopo eta 5.000 metroko Espainiako txapeldun bihurtu ondoren. Krosean Espainiako txapeldunorde izan zen junior kategorian, eta, horri esker, Kenyan jokatu zen Munduko Kros Txapelketan parte hartu zuen. Italian jokatu zen Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen eta Europako hainbat txapelketatan parte hartu zuen. Gainera, Euskadiko Txapelketa lau aldiz irabazi zuen, baita Gipuzkoakoa ere. 2012an, kros lehiaketak utzi egin zituen mendiko lasterketetan aritzeko.
Mendiko lasterketen espezialitatean Berako Mendi Maratoi Erdia irabazi zuen, eta bertan probaren errekorra lortu zuen, baita Segurako eta Zeraingo mendietako lasterketa ere.[3] 2019ko maiatzean Otañesko Trail Rae irabazi zuen, Kantabrian. Sanzek 34 km-ko eta 2.300 metroko desnibel positiboko trail hau Euskal Selekzioarekin amaitu zuen, 3:22:30ean.[4][5] 2019ko urrian iritsi zen lehena Sky Pirinioan, 36 km eta 2.600 metroko desnibel positibokoan, Ultra Pirinioarekiko proba paraleloetako bat.[6][7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ander Goitia, Jon. (15-05-2019). «Ainhoa Sanz, de panadera a campeona de España» El Correo.
- ↑ Ainhoa Sanz Rodríguez. Reial Federació Espanyola d'Atletisme.
- ↑ «Ainhoa Sanz y Oier Ariznabarreta ganan la Media Maratón de Montaña de Bera. La corredora de Urretxu ha batido el récord de la carrera» Diario de Navarra 14/04/2019.
- ↑ «Oier Ariznabarreta y Ainhoa Sanz, campeones de España de carreras por montaña» Guadalajara (Castella - la Manxa) 13/05/2019.
- ↑ «Oier Ariznabarreta y Ainhoa Sanz, nuevos Campeones de España de Carreras por Montaña» Eldiario.es 16/05/2019.
- ↑ «Jan Margarit y Ainhoa Sanz ganan la nueva Sky Pirineu» Guadalajara (Castella - la Manxa 05/10/2019.
- ↑ «Ainhoa Sanz: 'Ez nuen maila honetako proba irabazterik espero'. Ainhoa Sanz urretxuarrak munduko kopako Ultra Pirineu proba irabazi du, 36 kilometrokoa» Euskal Irrati Televista (EITB) 05/10/2019.