Aiara
Aiara[1] (ofizialki Aiara / Ayala) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Gasteiztik 46 bat kilometrora dagoena. Udalerriak Arespalditza du herriburu, eta beste 22 herriz ere osatua dago; populatuena Luiaondo da.
Aiara | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Aiarako udaletxea, Arespalditzan | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aiaraldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Aiara / Ayala | ||||||||||
Alkatea | Pruden Otegi Etxebarria (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01476 | ||||||||||
INE kodea | 01010 | ||||||||||
Herritarra | aiarar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°04′36″N 3°04′44″W / 43.0766°N 3.0789°W | ||||||||||
Azalera | 140,85 km² | ||||||||||
Distantzia | 46 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.918 (2023) −3 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 20,72 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 31,26 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 15,39 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 59,46 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 81,77 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 9,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,68 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 27,42 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 11.43 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.aiarakoudala.eus |
Aiaraldeko eskualdea osatzen du Amurrio, Artziniega, Okondo eta Laudio udalerriekin batera.
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuGorobel mendilerroa udalerriaren hegoaldean dago, Burgosko probintziako Merindadeen eskualdetik banatzen duela.
Ikustekoa da Soxotik gertu dagoen Peñaladros izeneko ur-jauzia, 25-30 metroko garaiera duena.
Udalerri mugakideak
aldatuAiarak mugakide ditu iparraldean Gordexola (Bizkaia) eta Okondo; ipar-ekialdean Laudio; ekialdean Amurrio; hego-ekialdean Urduña (Bizkaia); hegoaldean Merindadeak (Burgos); eta mendebaldean Artziniega eta Merindadeak (Burgos).
Historia
aldatuHistorikoki garrantzi handia izan du, batez ere Erdi Aroan, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa.
Historiaurreari dagokionez, hiru trikuharri aurkitu dira Aiaran; haietariko bi Añesen, eta Menoion bestea. K.a. XXV. mendekoak omen dira.
Banaketa administratiboa
aldatuAiara udalerria 24 herriz osatua dago, 23 kontzejutan antolatuta daudenak:
Demografia
aldatuNekazaritzari lotutako udalerria izanik, Aiarak ez zuen gora-behera demografiko handirik izan XX. mendean. Mende horren bigarren erdialdean beherakada txiki bat izan zuen, baina XXI. mendearen hasieran biztanleak irabazi zituen.
Aiarako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2023-2027 legegintzaldia
aldatu2023ko hauteskundeen ondorengo Aiarako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
||||
Aiara Batuz (AB) | 3 / 11 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Aiarako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Lazaro Gancedo Salmanton[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Florencio Alamillo Barandiaran[5][7][8] | 1999 | 2000 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2000 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Ainhoa Campo Arenaza[5][9] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Josu Artetxe Arana[5][10] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Gentza Alamillo Udaeta[5][11][12] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gentza Alamillo Udaeta[5][11][12] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Pruden Otegi Etxebarria[13][14][15] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a 2000ko Maiatzean Florencio Alamillo Barandiaran Alkatea zendu zen.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Kultura
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu- Arespalditzako parrokia (Andre Maria Jasokundekoa), XI. mendekoa, atari erromanikoarekin.
- Atxa dorretxea, Arespalditzan, XVII. mendekoa.
- Etxaurrengo Andre Mariaren santutegia, Menoion, XVIII. mendekoa, Gorobel mendien ikuspegi ederrak eskaintzen dituena.
- Kexaako dorretxe-gotorlekua, XIV. mendean eraikia estilo gotikoan.
- Lantenoko eskolak, kultura interesdun ondaretzat izendatuak.
- Murgako dorretxe-jauregia, 1272an eraikia.
- Negorta dorretxea, Zuhatzan, XV. mende bukaera aldera eraikia.
- San Bizente eliza, Añesen, XII. mendekoa, atari erromaniko ederrarekin.
- Ureta dorretxea, Lantenon, XIV.-XV. mendekoa.
- Zubiete dorretxea, Lantenon.
Euskara
aldatuXIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.
Argazki galeria
aldatu-
Cerrajería jauregia Arespalditzan.
-
Ureta dorretxea, Lantenon.
Aiarar ospetsuak
aldatu- Martin Aiala (Arespalditza, ? - 1556), Antiokiako patriarka
- Frantzisko Mendieta Retes (1556-¿?), pintore eta idazlea. Fernando Katolikoaren Bizkaiko Foruen zin egitea margolanaren egilea.
- Eugenio Llaguno (Menagarai, 1724-1799), politikari eta euskaltzale ilustratua[16].
- Andrés Antonio Gorbea (Menagarai, 1792-1852), matematikaria.
- Estanislao Urkixo Landaluze (Murga, 1816-1889), Madrilgo alkatea 1883an
- Anuntxi Arana Murillo (1947) antropologoa eta irakaslea. Orozko Haraneko eta Iparraldeko kondaira mitikoak sakonki aztertu zituen[17][18]. Iparraldean euskaraz aurkeztu zen lehenengo doktorego-tesia izan ze berea,[19]
- Iñaki Isasi (Arespalditza, 1970), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
- ↑ a b c «Gancedo Salmantón, Lázaro» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El alcalde de Ayala fallece en un accidente de tráfico» El País 2000-05-01 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los ciclistas de Ayala protestarán el sábado por los accidentes de Luiaondo» El Correo 2010-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «» El Consejo de Gobierno de la Diputación nombra a Ainhoa Campo nueva directora de Igualdad y Derechos Humanos» Radio Llodio 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bildu mantiene la Alcaldía de Okondo y logra la de Ayala» El Correo 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Gentza Alamillo logra una rotunda victoria en Ayala» Radio Llodio 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alamillo promete «trabajo en común» en un Ayuntamiento en el que tiene mayoría absoluta» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aiara Batuz da la Alcaldía de Ayala por sorpresa a EH Bildu» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ «Pruden Otegi Etxebarria EH Bilduko alkategaiarekin solasean» Aiaraldea 2023-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-09-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Llaguno abizenari buruzko informazioa
- ↑ Arana, Anuntxi, 1947-. ([1998]-). Orozko haraneko kondaira mitikoak : bilduma eta azterketa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-090-1. PMC 432705838. (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Eraso, Idoia. (2018-01-02). «Euskal Herriko mitologiari buruz egiten diren interpretazio fantasiatsuek kezkatzen naute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-14).
- ↑ Arana Murillo, Anuntxi. «Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Aiarako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) «Aiara», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Aiarako toponimia, Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian.
- Aiaraldeko Turismo Elkartearen webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- Aiara, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
- Kexaako Aiala dorretxe-gotorlekuari buruzko informazioa[Betiko hautsitako esteka], Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
- Murga dorretxea[Betiko hautsitako esteka], Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
- Negorta dorrea[Betiko hautsitako esteka], Eusko Jaurlaritzaren euskadi.net webgunean.
- Aialatarrei eta Kexaari buruzko artikulua, euskonews.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Luiandoko argazkiak, Flickr webgunean.
- Luiandoko argazki zaharrak[Betiko hautsitako esteka].