Adolfo Suárez
Adolfo Suárez González (Cebreros, Ávila, Espainia, 1932ko irailaren 25a - Madril, Espainia, 2014ko martxoaren 23a) politikaria izan zen, 1976tik 1981era Espainiako gobernuburua.
Biografia
aldatuZuzenbidea ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan, hainbat kargu garrantzitsu izan zituen frankismoaren barnean. Besteak beste, gobernadore zibil eta Movimiento Nacionalaren idazkariorde eta idazkaria (1975) izan zen.
1976ko uztailean, Franco hil ondorengo lehen gobernuan Carlos Arias Navarrok presidente kargua utzi zuenean, Joan Karlos I.ak Suárez izendatu zuen gobernuburu, Espainia demokraziarantz bidera zezan[1]. Urte hartan bertan onartu zen Suárezek bultzatutako Politika Erreformarako Legea.
1977ko hauteskundeetan UCDk, bere alderdiak, gehiengoa lortu zuen, eta hurrengo urtean Konstituzioa onartu zen. 1979ko hauteskundeak ere irabazi zituen, baina legegintzaldi horretan oztopo ugari izan zituen. Azkenik, 1981ean dimisioa eman eta Leopoldo Calvo Sotelok hartu zuen lehendakaritza.
1982an CDS alderdia sortu eta harekin aurkeztu zen 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeetara. 1991n politika guztiz utzi zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-03-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Trantsizioa eta Demokrazia Euskaraz.net
- ↑ Edurne MARTINEZ: Adolfo Suárez, once años en el olvido Diariovasco.com
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Suárez |