European Association for Artificial Intelligence

Adimen Artifizialerako Europako Elkartea» orritik birbideratua)

European Association for Artificial Intelligence (Adimen Artifizialerako Europako Elkartea, EurAI) (lehen European Co-ordinating Committee for Artificial Intelligence (ECCAI)) adimen artifizialaren Europako komunitatea biltzen duen organoa da. Adimen artifizialaren azterketa, ikerketa eta aplikazioa sustatzea da EurAIren helburua. 1982an sortu zen.

European Association for Artificial Intelligence
Datu Orokorrak
Izen ofizialaEuropean Coordinating Committee for Artificial Intelligence
Barne egitura
Sorrera-data1982
Bestelakoak
Webguneahttps://www.eurai.org/

Wolfgang Bibel izan zen EurAIren lehendakari sortzailea.

Jarduerak

aldatu

Bi urterik behin, EurAIk, bere kide den elkarteetako batekin batera, Adimen Artifizialaren Europako Konferentzia (ECAI) egiten du. Konferentzia hori arlo horretako Europako konferentzia nagusia bihurtu da.

Kideen lanaren aitortza

aldatu

Elkartearen arabera, EurAI Fellows programa sortu zen, "Europan adimen artifizialaren (AI) arloan ekarpen esanguratsuak eta iraunkorrak egin dituzten pertsonak aintzatesteko".[1] 1999az geroztik funtzionatzen du.

Doktore-tesi saria

aldatu

EurAIk babesten duen Adimen Artifizialeko tesien Saria 1998az geroztik eman da

Mikel Artetxe Zarauztarrak jaso zuen tesi onenarentzako saria 2021ean "Itzulpen automatiko gainbegiratu gabea  / Unsupervised Machine Translation" izenburuko bere tesiarengatik.[2] [3][4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu