Acrux
Acrux, α Crucis bezala izendatua (latinizatuta Alpha Crucis eta laburtuta Alpha Cru edo α Cru) Gurutzearen konstelazioan dagoen izar-sistema bat da, Eguzkitik 321 argi-urtera kokatua eta Hegoaldeko Gurutzearen asterismoaren partaide dena. Izar-sistemak bere osotasunean +0.76 puntuko itxurazko magnitudea du eta horrek Crux konstelazioko izarrik distiratsuena egiten du, gaueko zeruko hamahirugarren izarrik distiratsuena egiten duen bezala.
Acrux | |
---|---|
Aurkikuntza eta kokapena | |
Konstelazioa | Hegoaldeko Gurutzea |
Behaketa ezaugarriak Garaia: J2000.0 | |
Igoera zuzena | 186,649563401 gradu sexagesimal |
Deklinazioa | −63,099092858 gradu sexagesimal |
Itxurazko magnitudea | 0,76 |
Espektro mota | B0.5IV + B1V |
Ezaugarri fisikoak | |
Distira | 25.000 Eguzki-argitasun |
Erradioa | 4,76 Eguzki erradio |
Errotazioa | 120 kilometro segunduko |
Tenperatura eraginkorra | 24.000 Kelvin |
Astrometria | |
Abiadura erradiala | −11,2 kilometro segunduko |
Paralaxia | 10,13 mas |
Berezko higidura (deklinazio) | −14,86 mas/u |
Distantzia Lurretik | 320 argi-urte |
Magnitude absolutua | −3,77 |
Berezko higidura (igoera zuzen) | −35,83 mas/u |
Begi hutsez ikusita Acrux izar bakarra da, baina berez sei izarrez osatutako izar-sistema bat da. Teleskopio optikoen bidez, Acrux izar hirutar gisa ikus daiteke, zeinaren bi osagai distiratsuenak 4 arkusegunduko distantziaz banatuta dauden eta Acrux A eta Acrux B (edo α1 Crucis eta α2 Crucis, edo α Crucis A eta α Crucis B) izenez ezagutzen diren hurrenez hurren. Bi osagaiak B motako izarrak dira, Eguzkia baino hainbat aldiz distiratsu eta masiboagoak. Acrux A izar bitar espektroskopiko bat da, zeinaren osagaiak α Crucis Aa (ofizialki Acrux izena jasotzen du, nahiz eta izen hori historikoki izar-sistema osoa izendatzeko erabilia izan) eta α Crucis Ab diren. Lehen bikote honetako osagaiek hirurogeita hamasei eguneko orbita-periodoa dute euren grabitazio-zentroarekiko eta unitate astronomiko bateko distantziaz banatuta daude. Acrux C urrutiago kokatzen den bizilaguna da, hiru izarrez osatua.