1991ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1991ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 36. edizioa izan zen. Erromako Cinecittà estudioetan ospatu zen, Italian, maiatzaren 3an. Aurkezleak Gigliola Cinquetti (1964ko irabazlea) eta Toto Cutugno (1990eko irabazlea) izan ziren.

1991ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 3, 1991
Egoitza Cinecittà, Erroma
Aurkezlea(k) Gigliola Cinquetti
Toto Cutugno
Antolatzailea Radiotelevisione Italiana (RAI)
Partaide kopurua 22
Irabazlea "Fångad av en stormvind"
Carola
 Suedia

Hasiera batean, lehiaketa Sanremon ospatzea erabaki zen, Teatro Ariston antzokian, han ospatzen den Sanremoko kantu jaialdiaren omenez, Eurovision lehiaketa sortzeko eredua izan zelako. Hala ere, Golkoko Gerraren inguruan segurtasun kezkak azaldu ziren, eta RAIk lehiaketa Italiako hiriburura eramatea erabaki zuen.

Garailea Suediako Carola izan zen, "Fångad av en stormvind" kantuarekin. Suediaren hirugarren garaipena izan zen. Suediako Carolak eta Frantziako Aminak puntu kopuru berdina lortu zuten. 1969tik lehen aldiz eman zen berdinketa bat sailkapenaren buruan, baina 1969an ez bezala, berdinketa hausteko arauak zeuden indarrean. Bai Suediak bai Frantziak lau hamabi-puntu sorta lortu zituzten, baina Suediak bost hamar-puntu sorta lortu zituen eta Frantziak bi; hori dela eta, Suedia suertatu zen garaile.

Hogeitabi herrialdek hartu zuten parte, aurreko urteko kopuru berdina, ordungo errekorra. Herbehereek etena egin zuten partaidetzan, erabakitako data Herbeheretan Memoria Eguna izateagatik. Maltak hamasei urte ostean bueltatzeko aukera izan zuen. Alemaniak lehen aldiz hartu zuen parte herrialde bateratu bezala.

Lehiaketa

aldatu
Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Jugoslavia Serbokroaziera Baby Doll "Brazil" (Бразил) Brasil 21 1
02   Islandia Islandiera Stefán & Eyfi "Nína" 15 26
03   Malta Ingelesa Georgina & Paul Giordimaina "Could It Be" Izan al daiteke 6 106
04   Grezia Greziera Sophia Vossou "I anixi" (Η άνοιξη) Udaberria 13 36
05   Suitza Italiera Sandra Simó "Canzone per te" Zuretzako abestia 5 118
06   Austria Alemana Thomas Forstner "Venedig im Regen" Venezia euritan 22 0
07   Luxenburgo Frantsesa Sarah Bray "Un baiser volé" Ostutako musu bat 14 29
08   Suedia Suediera Carola "Fångad av en stormvind" Haize ekaiztsu batek harrapatuta 1 146
09   Frantzia Frantsesa Amina "C'est le dernier qui a parlé qui a raison" Hitz egiten azkenak dauka arrazoia 2 146
10   Turkia Turkiera İzel Çeliköz, Reyhan Karaca & Can Uğurluer "İki Dakika" Bi minutu 12 44
11   Irlanda Ingelesa Kim Jackson "Could It Be That I'm In Love" Izan al daiteke maiteminduta nagoela 10 47
12   Portugal Portugesa Dulce Pontes "Lusitana paixão" Lusitaniar grina 8 62
13   Danimarka Daniera Anders Frandsen "Lige der hvor hjertet slår" Bihotzek taupadak egiten dituzten lekua 19 8
14   Norvegia Norvegiera Just 4 Fun "Mrs. Thompson" 17 14
15   Israel Hebreera Duo Datz "Kan" (כאן) Hemen 3 139
16   Finlandia Finlandiera Kaija Kärkinen "Hullu yö" Gau ero bat 20 6
17   Alemania Alemana Atlantis 2000 "Dieser Traum darf niemals sterben" Amets hau ez da inoiz hil behar 18 10
18   Belgika Nederlandera Clouseau "Geef het op" Emazu amore 16 23
19   Espainia Gaztelania Sergio Dalma "Bailar pegados" Helduta dantzatzea 4 119
20   Erresuma Batua Ingelesa Samantha Janus "A Message to Your Heart" Mezu bat zure bihotzera 10 47
21   Zipre Greziera Elena Patroklou "SOS" 9 60
22   Italia Napoliera Peppino di Capri "Comme è ddoce 'o mare" Zeinen goxoa den itsasoa 7 89

Kanpo estekak

aldatu