14. taldeko elementu
Taldea | 14 |
---|---|
Periodoa | |
2 | 6 C |
3 | 14 Si |
4 | 32 Ge |
5 | 50 Sn |
6 | 82 Pb |
7 | 114 Uuq |
IUPAC-en nomenklatura modernoan, 14. taldeko elementua taula periodikoaren 14. seriean dagoen elementua da. Talde honi karbonoaren talde ere deritzo. Talde honetako elementuak hauek dira:
Elementu hauek 4 elektroi dauzkate kanpoko balentzia-geruzan. Beren azken orbitala p2 da. Kasurik gehienetan, elektroiak partekatzeko joera daukate, eta elektroiak galtzeko joera handitu egiten da atomoaren tamaina handiagoa den heinean.
Karbonoak ioi negatiboak eratzen ditu karburo (C4-) eran. Silizioa eta germanioa metaloideak dira eta +4 ioiak eratzen dituzte. Eztainua eta beruna metalak dira, eta ununquadioa bizitza laburreko metal erradioaktiboa da.
Kanpo estekak
aldatu