Rap-a, Hip Hop musika edo MCing-a, 1960ko hamarkadako bukaeran afroamerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, EEBB) garatutako musika estilo bat da. Breakdacing-arekin, graffitti-arekin eta DJing-ekin batera, Hip Hop kulturaren pilareetako bat da.

Public Enemy talde entzutetsua, Bilbon, 2006an.

Genero honetan, abeslariek, musika-erritmo baten gainean abesten dute errimak sortuz (beat gisa ezaguna). Hala ere, musika eza egonezkero, a capella edota beatbox-ekin batera gerta daiteke. Abesten dutenak zeremonia-maisuak, raperoak edo MC-ak deitzen zaie, eta musika jartzen dutenei aldiz, disk jockey edo DJ.

Sorrera

Jatorriak

Hip-hop kultura jaio eta rap-aren kontzeptua sortu baino lehen, Afrikako

mendebaldean, griot-ak historia tradizionalak kontatzen zuten danbore baten edota beste instrumentu batzuen laguntzaz. Hainbat komunikabide akademiko, artista eta griot modernok, lotura hau aitortu dute, generoaren jatorri afrikarrak horrela bermatuz.

Blues-a, Afrika Mendebaldeko tradizio musikalak erreferentzia bezala hartuta, Rap musikaren aitzindaria izan zela ziurtatzen dute musikari eta historialari batzuek, hala nola, Elijah Wald-ek, besteak beste.

1950 urtean, Joe Hill Louisek “Gotta Let You Go” grabatu zuen, lehenengo rap abestia izan zena, oraindik blues generoaren barruan zegoela.

Bestalde, jazz-a, aldi berean blues-etik datorrena, rap-aren beste bide-aurreko aitortu bat da. Musika aldetik ez ezik (rap-aren garapenaren zehar sampling-ari esker erabilitako estraktuen ondorioz), poesia eta letra aldetik ere, rap musikan, aztarnak aurkitu daitezke.

Hala ere, lehenengo DJ-ak, zeremonia-maisuak agertu baino lehen, zuzenean funk abestietako break-ak erabiltzen zituzten lehenengo hip-hop erritmoak sortzeko nahasketa-mahailekin. Hemendik abiatuz, funk musika rap musikaren aitzindari nagusitzat hartzen da.

Lehenengo erritmoak eta zeremonia-maisuak

Clive Campbell-ek, Dj Kool Herc edo Hip Hop-aren aita bezala ere ezaguna, lehenengo Hip Hop erritmoa sortu zuen gizona da.

Kool Hercek Bronx-en funk eta dancehall musika jartzen zuen jaia lokaletan, baina abesti horietako bat jartzerakoan, konturatu zen jendeari gehien gustatzen zitzaion zatiak break-ak zirela. Momentu hartatik aurrera, Campbellek loop-ak erabiltzen hasi zen break hauek etengabe errepikatzeko.

Berrikuntza honek Bronx-eko eta New York-eko beste auzoetako jende asko erakarri zuen, hirian, DJ-en kopurua biderkatuz (eta denbora bat pasatu ostean, nazio osoan). 1970eko hamarkadan zehar, Afrika Bambataa-k eta Grandmaster Flash-ek, Kool Herc-ekin batera, DJ esanguratsuenetarikoak eta aldi berean Hip Hop kulturaren bizkarrezurraren sortzaileak izan ziren.

Disc jockey-ak, jaialdi bat bakarrik eramatea oso zaila zela ikusita, beste

pertsonen laguntza eskatzen zuten publikoa animatzeko. Zeremonia-maisu bat,

hain zuzen ere. Coke LaRock-ek DJ Kool Herc-ek laguntzen zuen bere festetan errima gogoraerrazak eta sinpleak abesten. DJ-ing-aren teknika berriak eta MC baten errimak elkartzen, Rap musikaren lehenengo prototipoa azaldu zen.

“Rappers´ Delight” eta “Old School Rap-a” (1979-1984)

Rap-a ez zen musika-genero gisa agertu 1979 urtera arte, Sugar Hill Gang

New-Jersey-tar taldeak “Rappers´ Delight“ abestia argitaratu zuenean. Argitarapen

horrek Rap musikaren sarrera gauzatu zuen musika-industrian, bere arrakasta oraindik gehiago elikatuz eta lehenengo rapero-belaunaldia sortuz.

“Old School Rap” deitzen zaio 1979 eta 1984 urteen artean, rap taldeek egiten zuten musikari. Lehenengo talde multzo honek ez zion hainbeste garrantzia ematen abestietako lirikari, erritmoari baizik, errima sinple eta gogoraerrazen jatorrizko formula errespetatuz.

Rap-aren Urrezko Aroa (1984-1994)

Rap-aren Urrezko Aroa ailegatu zen abestien lirikotasunaren eta ekoizpen hobekuntzarekin batera. Lirismo aldaketa honek, generoari oraindik ez zeukan indar poetikoa eman zion, subgenero berrien garapena lortuz.

Behin Hip Hop kultura eta rap-a nazio mailan zabaldu zirela, etengabeko berritze-garai honetan, rap-aren historian aurkitu ahal diren artistarik ospetsuenak kokatu ziren.

Mendebaldeko kostan

Ekialdeko kostan

Artista hauek, besteak beste, eta haien DJ-ekin/ekoizleekin batera Rap-musika berregin eta berritu zuten. Batez ere hau gertatu zen gangsta rap-aren agerpenagatik, influentzia moduan funtzionatu zuena herrialde osoan.

2000ko Hamarkada

XXI. Mendearen hasieran, musikaren digitalizazioaren eta Internet-en agerpenaren ondorioz, musikariek eta diskoetxeek merkatu berri batean murgildu ziren. Rap musika mundu osoan populartasuna irabazten hasi zen.

Eminem, 50 Cent (G-Unit-ekin bateria), Jay-Z eta Dr. Dre  arrakasta gehien lortu zuten garai horretako artistak dira, besteak beste.

Urrezko Aroan izandako subgenero-garapenaren ondorioz, crunk musika arrakasta irabazten hasi zen. Genero honek rap musikaren sortze-prozesua zaintzen du, baina elektronikako aztarnak gehitzen. Jaiak eta drogen abusua  bere lirikak dituen ezaugarri nagusiak dira.

2010ko Hamarkada

2010ko hamarkadan, trap-aren (crunk musikaren subgenero bat) arrakasta izugarri biderkatu zen. Honen aurrean, artista edota talde zahar batzuek (hala nola, Wu-Tang Clan, Cypress Hill, Ice Cube…) proiektu berriak kaleratzen hasi ziren. Honezkero, Trap musika  independizatu zen rap musikaz.


Rap-a munduan zehar (zerrendak)

Hegoamerika

  • Cypress Hill (Mexikarrak Estatu Batuetan)
  • Control Machete (México)
  • Immortal Technique (Perú)
  • Orishas (Cuba)
  • Los Aldeanos (Cuba)
  • Canserbero (Venezuela)
  • Residente (Jatorri puertorricarreko estatubatuarra)
Europa
  • Die Fantastischen Vier (Alemania)
  • Kartel (Alemania)
  • IAM (Frantzia)
  • Suprême NTM (Frantzia)
  • Booba (Frantzia)
  • Assassin (Frantzia)

Rap-a Espainian (zerrendak)

Klasikoak

  • Violadores del Verso,
  • 7 Notas 7 Colores,
  • SFDK
  • Solo los Solo
  • Nach

Modernoak

  • Ayax y Prok
  • Natos y Waor
  • Hard Gz
  • Ocer y Rade

Euskarazko rap musika taldeak

Argiak euskarazko rap musikari buruz eginiko dokumentala

1999 urtean argitaratu zuen Selektah Kolektiboa izeneko boskote batek lehen aldiz disko bat euskaraz rapa (edo eurek esaten zuten bezala, errapea) eginez: Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki). Euskaraz rapa entzuteak sor zitzakeen aurreiritzien gainetik, zenbait kantuk arrakasta lortu zuten, hala nola, Koktel Molotoff ala Beti Sk-k. Handik urte batzuetara, Esperientzien Etorbidetik (Metak) diska atera zuten, musikalki garatuagoa eta kalitate handiagokoa. Hirugarren diskoa ateratzear zeudela, Metak diskoetxearen itxiera etorri zen, eta horrek ere, neurri handi batean, proiektu honen amaiera ekarri zuen.

Hauen aurretik baina, ibili izan dira beste zenbait talde euskarazko rapa egiten, adibidez Legazpiko Ipar Rap-Eroak.

Bordeleko ikasle batzuek, aldi berean, rap talde bat sortu zuten 2003an. Zenbait eraldaketaren ostean, MAK (Musika Armatu Komando) taldea sortu zen, euskarazko raparen lekukoari eutsi ziona. Hiru disko atera dituzte orain arte eta bideoklipa ere grabatua dute: Denok ala inor ez.

Honen harira, talde berrien belaunaldia sortzen joan da, besteak beste, Gasteizko Indarrap, Barakaldoko Maisha MC, Santutxuko Norte Apache, Oztibarreko Toastibarre, Urruñako 2zio, Atarrabiako ZTK Rap eta Selektah Kolektiboko kide zen Daddy Jeffek aurrera jarraituz zuen bakarlari gisa. Gaztelaniaz abesteaz gain, zenbait kantu euskaraz dituzten rapealariak ere ugaritzen doaz, hala nola, Fat Fish eta Raperos de Emaus.

Erreferentziak

Kanpo Loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rap