Santa Kristina III. edo V. mendean Persian jaiotako saindu eta martiri bat izan zen, tradizio katoliko eta ortodoxoaren arabera. Oso datu gutxi daude bere bizitzari buruz.

Santa Kristina (1889ko imajina), Ravensburg

Kristinari buruzko informazio historikoa oso urria da, baina herri kondairak ugariak dira. Hauek beraien artean ezberdinak diren arren, badituzte bat datozen datuak: Kristina Urbano izeneko agintari jentil baten alaba zen. Kristinaren fedea zela eta aitak ugaritan torturatu zuen. Tortura metodoak ezberdinak izan ziren, sua, burdinak, gurpila, sugeak erabiliz, itsasora ere bota zuen... Jainkoak tortura guzi hauetatik bizirik atera zuen.

Gaur egun Kristinaren erlikiak Palermon daude eta hiriko lau saindu nagusietako bat da.

Bere eguna uztailaren 24a da.