Donostiako Beldurrezko Astea

Donostiako Beldurrezko Astea (ofizialki Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) Donostian urriaren amaiera eta azaroaren hasiera artean burutu ohi den Fantasiazko eta Beldurrezko zinemari buruzko zinemaldia da. 1989an sortu zen eta aste bat irauten du. Filmak proiektatzeaz gain beldurrezko edo fantasiazko gaiekin zerikusia duten ekitaldiak burutzen dira.

Santiago Segura, Donostiako Beldurrezko Astearen irekiera-ekitaldian.

Honekin batera eta zinemaldi hau burutzen den garaian Gipuzkoako hainbat herrietako zinema aretoetan ere beldurrezko filmak proiektatzen dira:[1] Arrasate, Tolosa, Beasain... Bihar Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Asteko maratoiak hasiko dira.

Atalak

Beldurrezko Astea atal hauetan banatu ohi da[2]:

  • film Luzeen Lehiaketa Atala: 6.000 euroko eskaintzen dituen Ikuslegoaren Sarirako lehiatuko diren genero honetako film luze nabarmenen hautaketa da. Saria hau zinemaldira doan ikuslegoak bozketaren bidez erabakitzen du eta filma hori Euskal Herrian banatzen duen etxe banatzaileari ematen zaio, ez baldin badago, ekoiztetxea edota filma hori izen emana dagoen konpainiari ematen zaio.
  • Film laburren Lehiaketa Atala. Film laburrek honako bi sari hauek irabaz ditzakete:

- Ikuslegoaren Saria - Nazioarteko Epaimahaiaren Saria

  • Espainiar Film Labur Onenaren Saria: Sari hau Beldurrezko Astean zehar hautatutako espainiar film labur onenari ematen zaio.
  • Film labur Onenaren Urrezko Méliès Sarirako izendapena: Urteko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Urrezko Méliès sarirako izendapen bat ematen da.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Donostiakultura.com
  2. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astearen egitaraua Donostia.org

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Beldurrezko Astea